Hiketan: 1×02 | Txori Urdinak eta Galletak.
Gorka Lazkanorekin argitaratu berri den "Txori urdinak" libururari buruz mintza gaitun. Bigarrenik, Gorettik eta Liernik euren galleta lehiaketa aurkeztu ziguten.
Kaixo, hikazaleok!
Zer moduz bizi gaitun?
Gu bigarrengoz aritu gaitun hiketan, eta oraingoan podcast-a igotzera ausartu gaitun ere! Lehen saioan lotsak jota geundenan, eta Hala Bedi bezalako hedabide batek produktu duinagoa behar ziala erabaki geninan, hauxe, alegia. Zinez espero dinagu hire gustokoa izatea.
Gorka Lazkanorekin mintzatu gaitun lehendabizikoz. Berak “Txori urdinak” liburuaren hitzaurrean idatzi zinan, eta liburuari eta kartzelari buruz mintzaitu gaitun berarekin. Bigarrenik, Gorettik eta Liernik osatzen duten tandem nafar-giputzak galleta lehiaketa aurkeztu zigun. Zein dun, hire ustez, galletarik hoberena?
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!