Uhintifada 433. Aste honetako atalean istorio zirraragarri bat ekarri dugu Uhintifadaren mikrofonootara, Mordechai Vanunurena. Vanunu Israelgo Dimona zentral nuklearreko langilea zen harik eta 1986an The Sunday Times egunkari britaniarrean Israelgo programa nuklearraren sekretuak aireratu zituen arte. Informazio hori kaleratu izanak egiaztatu zuen ordurarte guztion ahotan zebilen eta gaur egun ere Israelek ukatzen duen sekretua: erregimen sionistak arma nuklearrak dituela.
Aste honetako atalean istorio zirraragarri bat ekarri dugu Uhintifadaren mikrofonootara, Mordechai Vanunurena. Vanunu Israelgo Dimona zentral nuklearreko langilea zen harik eta 1986an
The Sunday Times egunkari britaniarrean Israelgo programa nuklearraren sekretuak aireratu zituen arte. Informazio hori kaleratu izanak egiaztatu zuen ordurarte guztion ahotan zebilen eta gaur egun ere Israelek ukatzen duen sekretua: erregimen sionistak arma nuklearrak dituela. Gainera, argitalpen horrek Vanunuren aurkako jazarpenaren hasiera ekarri zuen. Mossadek Erroman bahitu eta Israelera eraman zuen. Bertan, 18 urteko espetxealdia betetakoan, konfinamendu erregimena ezarri zioten eta atzerritarrekin hitz egiteko erabateko debekua. Vanunuren istorio gorabeheratsuaz hitz egiteko Eugenio Garcia Gascon gonbidatu dugu gure mikrofonootara. Palestinan 30 urtetik gorako eskarmentua duen kazetari honek
teknikari nuklearraren istorioa ekarri zuen duela hilabete batzuk Publico egunkariko orrialdeetara. Erreportai horretan bakezaletasunaren ikur eta martiritzat definitu zuen Vanunu. Bere solasaldian marrokiar jatorriko etorkin juduen seme haren historia familiarra kontatu digu; nola hasi zen judutasunetik urruntzen; eta nola erabaki zuen, arrazoi etikoak tarteko, Israelgo armagintza nuklearreko programaren sekretuak mundura aireratzea. Kontatu digu, halaber, gaur egunean, eta 69 urte dituelarik, Vanunuk bizimodu miserable eta bakartua daramala, izan ere, mundu osoko herrialdeetan asilo politikoa ukatu egin diote. Bestetik, erregimenarekiko kritikoak diren beste hiritar israeldar disedente batzuen kasuen berri ere eman digu; baina argitu digu, tamalez, kasu horiek gutxi batzuk baino ez direla, eta Israelgo gizarte gehienak bere estatua babesten duela.
Beste alde batetik, Shereen Abu Akleh kazetari palestinarraren erailketaren inguruko hainbat gako ere aztertu ditu. Abu Akleh Israelgo okupazio armadak erail zuen iragan maiatzaren 11n eta bere hilketa berezia izan da hizpide izan ditugun zenbait arrazoirengatik. Oro har, Palestinan kazetari lanetan aritzeko baldintzen inguruan ere mintzatu zaigu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!