A desalambrar: A Desalambrar │Aktualitatea, Tunisia eta Bilboko EHLen ekitaldia
Irratsaio ederra izan dugu gaurkoan. Hasteko, betiko moduan, aktualitateko berriak errepasatu ditugu hainbat deialdi zabaltzearekin batera. Ondoren, Esther Muñoz Askapenako kidea eta Tunisian aditua den ikertzailea izan dugu bertan gertatzen ari diren protesten inguruan azalpenak ematen eta duela 7 urte gertatu zen “udaberri arabiarra” deitu zutenaren ondoriak zertan geratu diren kontatzen. Bertako egoearen argazki osoa egiteko aukera paregabea izan dugu. Amaitzeko, pasa den larunbatean Bilbon burutu zen euskal preso eta iheslari politikoen aldeko manifestazio nazionalaren harira Askapenak eta EHLek antolaturiko ekitaldia izan dugu entzungai, baita hainbat internazionalisten testigantzak ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!