Hala Bedi > Podcasts > Socials > uhintifada > Ahoztar Zelaieta: «Ertzaintza espioitzarako teknologiaz hornitzen duten enpresa israeldarrek leku nabarmena dute nazioarteko armagintzako merkatuetan, eta hertsiki lotuta daude Israelgo armadari eta mundu osoko diktadura erregimenei»
Uhintifada: Ahoztar Zelaieta: «Ertzaintza espioitzarako teknologiaz hornitzen duten enpresa israeldarrek leku nabarmena dute nazioarteko armagintzako merkatuetan, eta hertsiki lotuta daude Israelgo armadari eta mundu osoko diktadura erregimenei»
June 14, 2022UhintifadaComments Off on Ahoztar Zelaieta: «Ertzaintza espioitzarako teknologiaz hornitzen duten enpresa israeldarrek leku nabarmena dute nazioarteko armagintzako merkatuetan, eta hertsiki lotuta daude Israelgo armadari eta mundu osoko diktadura erregimenei»
Uhintifada 435. Azken hilabeteotan polemika handia piztu dute espainiar estatuan espioitzaren inguruko salaketek. Horien arabera, estatuko aparatuek politikari eta ekintzaileak zelatatu dituzte, arlo independentistakoak nagusiki, Pegasus programa baliatuz. Israelen ekoiztutako software hori sakelako telefonoetan txertatzen da, erabiltzaileak jakinaren gainean ez daudelarik, eta zelatatzerako tresna bihurtzen ditu aparailuak. Baina zaintza masiborako teknologia horren erabilera ez da Espainiako estatuko estolderiaren kontua bakarrik, gauza frogatua baita Ertzaintzak zein Eusko Jaurlaritzako inteligentzia zerbitzuek ere programa hori edo antzekoak erabili dituztela. Horixe erakutsi du gure aste honetako solaskideak; Ahoztar Zelaieta kazetari, kriminologo eta ikerlariak.
Azken hilabeteotan polemika handia piztu dute espainiar estatuan espioitzaren inguruko salaketek. Horien arabera, estatuko aparatuek politikari eta ekintzaileak zelatatu dituzte, arlo independentistakoak nagusiki, Pegasus programa baliatuz. Israelen ekoiztutako software hori sakelako telefonoetan txertatzen da, erabiltzaileak jakinaren gainean ez daudelarik, eta zelatatzerako tresna bihurtzen ditu aparailuak. Baina zaintza masiborako teknologia horren erabilera ez da Espainiako estatuko estolderiaren kontua bakarrik, gauza frogatua baita Ertzaintzak zein Eusko Jaurlaritzako inteligentzia zerbitzuek ere programa hori edo antzekoak erabili dituztela. Horixe erakutsi du gure aste honetako solaskideak; Ahoztar Zelaieta kazetari, kriminologo eta ikerlariak; El Salto egunkarian argitaratutako erreportai sorta batean. Bertan burututako ikerketen berri eman digu.
Zelaietak azaldu du euskal polizia autonomikoak Verint Systems enpresak ekoiztutako software bat baliatu duela telefono bidezko komunikazioetan esku hartzeko. Israelgo inteligentzia enpresa hori NSO Group erosten saiatu zen, hau da, Pegasus softwarea merkaturatu duen konpainia. 2006 urtetik sistema horren mantenua Excem enpresaren esku dago. Enpresa hori haren ordezkaria da espainiar estatuan, eta PPren “polizia patriotiko” zein Defentsa Ministerioaren hornitzaile teknologikoa. Kritikatu du, bestalde, EAJren hipokresia, izan ere, Madrilen Pegasus bidezko espioitza sarearen dokumentuak desklasifikatzea eskatzen duen bitartean, EAEn “segurtasun arrazoiak direla-eta sekretutzat” jo du Ertzaintzak komunikazioak zelatatzeko baliatzen duen sistemaren inguruko espedientea. Salatu du, gainera, Israelgo enpresa hauek espioitzarako softwareen hornitzaile nagusiak direla mundu mailan, lotura estua dutela erregimen sionistako armadarekin, eta leku nabarmena dutela nazioarteko armagintza azoketan. Halaber, teknologia horiek mundu osoko diktadura erregimen eta eskuin muturreko erregimenei ere saltzen dizkiete, tokian tokiko disidentzia politikoaren kontra balia ditzaten. Bestetik, azaldu du Ertzaintza eta Israelgo zerbitzu sekretuen arteko harremana historikoa dela, eta baita trebakuntza arloko enpresa israeldarrekiko harremana ere. Ordainetan, euskal kapitalismoa ere Israelen txertatuta dago, besteak beste trengintza arloan, eta horren adibidea da CAF konpainia Israelen eraikitzen ari den azpiegitura. Horrez gain, nekazaritza arloan dauden harremanak ere nabarmendu ditu.
Ohartarazi du Palestinan paradigma aldaketa bat gertatzen ari dela, izan ere, bertan okupazio erregimenak baliabide publikoak erabiltzeari utzi eta enpresa pribatuen esku utzi du espioitzarako sistema berrien garapena eta palestinarren aurkako erabateko propaganda gerraren hedapena. Haren ustez, paradigma aldaketa hori hemen ere gertatzen hasia da. Arreta deitu du, halaber, informazioa erakusteko kulturan ere gertatzen ari den aldaketaren inguruan, izan ere, gaur egun informazioa sare sozialetatik ateratzen da neurri handi batean.
Uhintifada: Ahoztar Zelaieta: «Ertzaintza espioitzarako teknologiaz hornitzen duten enpresa israeldarrek leku nabarmena dute nazioarteko armagintzako merkatuetan, eta hertsiki lotuta daude Israelgo armadari eta mundu osoko diktadura erregimenei»
??:??:??
0 01
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.