A desalambrar: A
Hauts, lur eta hondar astintzeko gogoz gatoz gaur, hasteko beraz Saharako egoera sozio-politikoaz mintzatu nahi dugu, Euskal Herriko saharar diasporaren parte de Mohamed kidearekin. Jarraitzeko abestiaren erradiografian Mestisay musika talde kanariarra izango dugu entzungai. Sulema izena daraman kantuak emakume sahararrak oroitu eta omentzen ditu. Amaitzeko ondorengo kolaborazioan, lurrari so jarri eta “Nekazarien borroken garrantziaz” hausnartuko dugu Bionekazaritzako kide den Janireren hitz eta ahotsaren bitartez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!