A desalambrar: A-20 Gora borroka antifaxista!
Hasteko Alberto Frías elkarrizketatuko dugu gaur. Askapenak antolatutako 'Apurtu Kapitalaren Europa' jardunaldien baitan “Europar Batasuna, lurraldea eta garapen eredua” hitzaldia eskeiniko baitigu datorren ostiralean, hilak 23, aratsaldeko 18:00eratan Gasteizko Landatxo Gizarte Etxean. Jarraian, abestiaren erradiografian, Banda Bassottiren “Bandiera Rossa” eskeiniko dizuegu. Abesti mitikoa izazteaz gain, ereserki antifaxista ere badelako. Borroka antifaxistaz ari garela eta datorren apirilaren 28an Benito Mussoliniren exekuzioaren 76.urteurrena ospatuko dela aitzaki, Eurostop eragileko kide den Lukarekin, Italiako borroka antifaxistan sakontzea dugu asmoa. Erresistentzia eta iraultzekin jarraituz, gaurko kolaborazioan Portugalera joko dugu, Brunok, Krabelinen Iraultzaren iragan, orain eta etorkizunera bidaiatzeko gonbitea luzatuko digularik. Azkenik, loratzeetaz eta krabelinetaz ari garela, Hitzak tartetxoan ”As portas que abril abriu” Jose Carlos Ary dos Santosek 1975ean Lisboan idatzitako poema ezin ederragoa izango dugu entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!