A desalambrar: A-15 Fora Bolsonaro! A luta continua!
Gaurko elkarrizketan Brasilgo azken gertakari eta bertako egoera soziopolitikora gerturatu nahi dugu eta horretarako MST edo 'Movimiento de los Trabajadores Rurales Sin Tierra'ko koordinatzaileea den Alexandre Conceicaorekin mintzatuko gara. Abestiaren erradiografian The Baboon Show musika talde suediarraren 'Same Old Story' langileon miseriaz eta erresistentzia beharraz aritzen den kantua izango dugu entzungai. Etorkizuna gurea dela diote, hala ote? Hala bedi. Amaitzeko kolaborazioan Brasil izango dugu berriz jopuntuan, oraingoan Via Campesinako emakumeek 2006an burututako ekintza gogora ekarriz aurten Askapenako brigadista izandako Endika Garciaren eskutik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!