A desalambrar: A-14 Munduko preso politikoak kalera!
Hasteko Boliviara joango gara Gabriel Villalbari egindako elkarrizketan. Golpetik eta batez ere azken hilabeteetan eskubiak izandako oldarraldiaz arituko da bera. Abestiaren erradiografian Rage Against the machine talde Amerikarraren Freedom kantua aurkeztuko digu Renek, berarekin Leonard Peltier preso politikoaren bizitza eta borroka ekarri nahi du gaurko saiora. Ondoren, Walter Wendelinek bere kolaborazioan munduko preso politikoen inguruan ausnarketa egiten jarraitzen lagunduko digu. Ostean, Hitzak tartetxoan, Saida Menephi ila alaman antolakunde sozialista klandestinoko kidea zen marrokiarraren hitz batzuk ekarriko dizkigu Esterrek. bera 1977ko Abenduaren 11an hil baitzen kartzelan egiten ari zen gose grebaren ondorioz. Batzuk, bizia eman baitute gosez, beste batzuoi askatasun gosea ireki ahal izateko. Jarrai dezagun gose hori zabaltzen!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!