A desalambrar: A-13 Munduko preso politikoak askatu!
Gaurkoan B.A.L.A. kolektiboko kide den Iratirekin solastuko gara, datorren ostiralean, hilak 16, Gasteizen, Askapenak antolatutako 'Apurtu Kapitalaren Europa' jardunaldien baitan, 'Heteropatriarkatua eta Europar Batasuna' izenburua duen hitzaldiaren aurrerapen gisa. Ondoren, Perura joko dugu. Pasa den igandean ospatu ziren hauteskundeen emaitzen inguruko irakurketa eskeiniko baitigu, bertatik bertara, Daniela Ortizek, peruarra, artista eta militante feminista bera. Gaurko kolaborazioan Preso Politikoen Nazioarteko Eguna izango dugu ardatz. Apirilak 17 gogora ekartzeaz gain, Walterrek berak aurrerantzean irratsaioan izango dugun atal berri bat aurkeztuko digu. Utopiaren alde borrokan jarraitzea baita munduan gatibu dauden eta egon direnentzako omenaldirik onena. Bukaeraldera, hitzak tartetxoan, Clara Zetkinek faxismoari aurre egiteko aipatu eta goraipatutakoak ekarriko ditugu gurera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!