A desalambrar: A-02 Palestina, lurra eta askatasuna!
Hasteko Palestinarekiko elkartasunari nondik nora heldu behar diogun argitzera goaz, datorren ostiralean Maccabi Tel Aviv saskibaloi talde israeldar sionista izango baita Gasteizen bertan enegarrenez. Elkartasuna ekintza zein estrategia politikoan nola bihurtzen den hausnartzeko BDZ plataforma eta Askapenako kide den Ester Muñozekin solastuko gara. Ondoren eta aurreko gaiari eutsiz, gaurko abestiaren erradiografian iparraldeko Xiberoots taldearen 'Palestina' izeneko kanta dakarkigu Iñakik. Zuberoatik elkartasun sustraiak opari. Ondoren, eta bigarren astez jarraian, beste kolaboratzaile berri bat aurkeztuko dizuegu. Kapuscinkiren 'Kristo fusilarekin' liburuaz arituko zaigu Iñigo Bilbao. Internazionaliston liburutegietan ezinbestekotzat jotzen ditu kazetari poloniarraren idatziak mundu osoko liberazio borroka eta prozesuetan sakontzen duten heinean. Bukatzeko, hitzak tartetxoan 1965ean Parisen bahituta, torturatua, erahila eta desagerrarazia izan zen Ben Barka sozialista marrokiarraren berbak izango ditugu entzungai, Tricontinentalarekin bat egiteko deia egiten zituenekoak hain zuzen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!