Kurdistan Uhinetan: 3×1 Azken erasoaldia, Öcanali bisita eta Nagihanen erailketaren urteurrena
[24-10-28] Etenaldi baten ostean, ikasturteko lehenengo kolaborazioaren berri eman nahi dizuegu, urriaren 28rako egin genuena. Iaz bezala, lau asteetan behin irrati-kolaborazioa izango dugu Hala Bedi Irratiko Suelta la olla magazinean. Helburua herri kurdu eta zonalde horretako beste hainbat herriren errealitatera hurbiltzea da, baita Emakumeen Askapen Mugimendua ezagutaraztea ere. Eta nola ez, lurraldeko gaurkotasuna ezagutzea, are gehiago Turkiak urriaren 23ko gauaz geroztik Rojavan egiten ari den erasoaldia kontuan hartuta. Saio honetan hainbat gai jorratuko ditugu: Kurdistango egoera, azken erasoaldia, Öcalani bisita eta bere askapenaren aldeko kanpaina, Sebahat Tunceli abokatuari Argian egin zioten elkarrizketaren nondik norakoak, Nagihanen erailketaren 2. urteurrena... Elkarrizketa osorik: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2882/sebahat-tuncel Kurdistango egoera ezagutzeko hedabideak eta sare sozialak: https://womendefendrojava.net/en/how-to-stay-informed-democratic-media-and-news-channels/ Nagihanen omenezko abestia: https://www.youtube.com/watch?v=Mmq0jiDP5ao (eus)
-
Kurdistan Uhinetan: 3x1 Azken erasoaldia, Öcanali bisita eta Nagihanen erailketaren urteurrena00:28:36
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!