Kurdistan Uhinetan: 1×7 Lurrikara Kurdistanen
[23-2-18] Irratsaio honetan Kurdistanen, Sirian eta Turkian egondako lurrikarari buruz hitz egin dugu. Eta aurten Martxa Luze Internazionalistan egondako EHko kideari egin diogu elkarrizketa. Amaitzeko, Ocalanen egoerari buruz egon gara hizketan. (euskaraz) ************************************************** LURRIKAREN KRISIAREKIN EKONOMIKOKI LAGUNTZEKO / PARA COLOBORAR ECONÓMICAMENTE CON LOS DAÑOS DE LOS TERREMOTOS *Irratsaioan komentatzen den moduan, tokian tokiko erakundeei ekarpen solidarioak egiteko, honako hiru hauek ditugu: - Kurduen Ilargi Erdi Gorria edo HEYVA SOR KURDISTANE. Kurdistanen lan egiten duen arren, erakunde horrek hainbat herrialdetan du egoitza, eta horietako edozeinentzako transferentzia egin daiteke: Alemania, Italia, Frantzia, Suitza, Holanda, Austria, Erresuma Batua, Norvegia eta Belgika. Jatorri- eta xede-bankuaren arabera, transferentzia-komisioak aldatzen dira. - CIEMEN ere egongo litzateke, estaturik gabeko herrien erakundea, Bartzelonan egoitza duena eta Espainiako kontu-zenbaki bat eman duena ekarpenetarako. - Eta, azkenik, SODEPAZ ibilbide luzeko erakundeak Siriako lurraldera helaraziko du laguntza, eta, horretarako, Espainiako kontu-zenbaki bat ez ezik, Bizumen bidez ekarpenak egiteko aukera ere eman du. *Tal y como se comenta en el programa, para aportaciones solidarias con organizaciones sobre el terreno, nos constan las siguientes tres: - La Media Luna Roja Kurda, o HEYVA SOR KURDISTANE. Aunque trabaja en Kurdistán, esta organización tiene sede en distintos países y puede realizarse una transferencia a cualquiera de ellos: Alemania, Italia, Francia, Suiza, Holanda, Austria, Reino Unido, Noruega y Bélgica. Dependiendo del banco de origen y de destino puede varias la comisión de transferencia. - Estaría también CIEMEN, entidad de los pueblos sin estado, con sede en Barcelona y que ha facilitado un número de cuenta español. - Y por último, la organización de larga trayectoria SODEPAZ, hará llegar la ayuda a territorio sirio y para ello, además de un número de cuenta español, ha facilitado la opción de aportar a través de Bizum.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!