Mas Asfalto: 1. KRISI KAPITALISTA
1. irratsaio honetan gaur egun bizi dugun krisi kapitalistaz arituko gara. Krisi kapitalistaren analisi ekonomiakoa landuko dugu eta gero GKSren partetik pandemiak areagotutako krisiaren ondorio politikoak azalduko dira.
Hasteko Atal Kouinturalean IKASek “Ikasle langileon antolakuntzaz, autoritarismoari kaña!” aurkeztutako kanpaina izango dugu. Bestetik, Gasteizko Ekartasun Biltegia proiektua berriaren azalpena emango dugu eta azkenik, Gasteizko Kontseiluaren berri emango dugu hainbat kolaboratzaileen eskutik.
Atal Tematikoan, hasteko Mikel Bartolomé krisi kapitalistaren analisi ekonomikoa azalduko digu eta gero GKSren kide diren Peio Ormazbal eta Ainhoa Jugok pandemiak areagotutako krisiaren ondorio politikoak elkarbanatuko dituzte.
Azkenik, ekoizpen kulturalean material desberdinez baliatuta hausnarketa sakona izango duzue krisi kapitalistaren eragina kulturan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!