Xabi Losada (Palestinarekin Elkartasuna): “Israelgo estatu terrorista ez da soilik harreman militarren bidez sostengatzen”
Palestinarekin Elkartasunak "sionistekin harreman oro etetera" deitu du. Kanpaina bat jarri dute abian Euskal Herriak Israelgo estatu terroristaren bizirautea bermatzen duten harreman militar, diplomatiko eta kulturalak seinalatu eta hauen etetea exijitzeko. Pasa den ostiralean, ehunka lagun bildu ziren aldarria kaleratzeko.