Hegoak elkarteak ateak ixten ditu
1994an jaioa, Hegoak elkarte nafarrak ateak ixteko erabakia hartu du. Pandemian lan egiteko aukera eza eta, batez ere, aldi zail horretan erakundeen babesa ez izanak izan dira erabaki dramatiko hori hartzera behartu duten faktoreak. Ohar baten bidez, Hegoak elkarteko taldekideek zer-nolako zoritxarrei aurre egin behar izan dieten deskribatu dute, bereziki eskasia ekonomikoari eta finantzaketa eta […]
Garai “beroak”
Udaberri hau bereziki “beroa” izango zela aurreikusi genuen, eta uste genuena baino beroagoa izaten ari dela egiaztatzen ari gara: urtaroaren amaierako egun hauetan pairatzen ari garen tenperatura altuei, zalantzarik gabe, aldaketa klimatikoaren ondorioz (Bide batez, non geratu dira arazo larri honi aurre egiteko adostu nahi ziren neurriak? Antza denez, aparkatu egin ditugu, “literalki ura lepoan […]
Ezker Abertzaleak Mugimendu Sozialistaren aurka daraman intoxikazio kanpainaz
Etxebizitza Sindikatuak 70.000€-ko isunei egin behar die aurre etxegabetze bati aurre egiteagatik, eta udaletxeak isunak jarri bitartean, Ezker Abertzaleak diru iturriak mozten dizkio. Elkar errespeturako minimo bat beto hau altxatzea izango litzateke adibidez.
Zein da hizkuntza itunaren izpiritua?
Badirudi aztoramenak ezin duela luze iraun legebiltzarrean hezkuntza gaiei dagokionez. Larritasuna baretzearren eta xelebrea bada ere, lau alderdi politikoak presaka etorri zaizkigu antzeko borondateak dituztela berrestera. Izan ere, hedabideetan argitaratzen denari erreparatuz, denak publikoaren alde gaude. Hein batean gogora ekartzen ditu maiz modu irmoan esaten diren esaldiak, esate baterako: “ni ez naiz arrazista, homofoboa, matxista…” Ahoz gizarte […]