“Txikitasunetik handitasunera” -Gasteizko Gaztetxea-
“Ongi etorri”. Bi hitz. Huskeria dirudi, ezta? Esaldi xume bat, besterik gabe. Etxe askoren ate azpian irakur dezakegu. Horma irudi erraldoi batean marrazturik dagoenean, ordea, horren atzean zer dagoen salseatzeko irrika sortzen du. Lelo hau Errekaleor auzo askera heltzean ikusi dezakegun lehen gauza da.
Hiriko errutinatik irteteko asmoz bertara hurbildu gara, horrelako mezu bat irakurtzeaez baita oso ohikoa. Atea jo gabe sartu gara, erabat gonbidaturik sentitu baikara. Eta, hara!Zer nolako ezustekoa! Felix Rodriguez de la Fuentek garai batean Muinoko Etxean aztertu zituen espezie berekoekin topatu gara: gauak ere haienak direla uluka aldarrikatzen dituzten otsoak, kumeak eta gertukoak maitasun eta tentuz zaintzen dituzten panterak, egunerokolan mardula egiten duten inurritegiak, eta baita begi fluoreszenteak dituen katu bat ere!
Elkarlanean eta maitasuna erregai edukiz proiektu andanetan lanean diharduen manada batekin topatu garaparez-pare. Espezie zoro, basati eta otzantzen zaila dena. Auzo honek antolatzeko gaitasun ikaragarria du, eta errealitateak jartzen dizkigun mugak kontuan hartuz bizimodu ezberdin baten aldeko apustua egiten du. Horren adibide diraortu ekologikoa, Erreka Emeak, zinema herrikoia, okindegia, gaztetxea, inprenta, eta abar luze bat. Proiektu zabal eta ireki hau hiriaren kanpoaldean egon arren, gertukoa da.Inongo safari garestienak ere eskaini ezingo lukeen abenturarik hoberenetarikoa.
Batzuen ikuspuntutik sistemaren aurka dabilen espezie arraro hau gizartera moldatzen ez diren zorritsu batzuk besterik ez dira. Urtaranen hitzen arabera, etxe hutsen ateak zoroen pare bota eta horren gaineko ardurarik hartu gabe bizi nahi dutenak. Zer ote da ardura hartuz bizitzea? Udaletxeak ahazturik eta erabat utzita zeukan auzoa biziberritzeko ardura hartu dute errekaleortarrek. Ez dezagun ahaztu bertan zeuden bizilagunen baimenarekin sartu zirela, giltzak eskuetan edukiz.Lehorturik zegoen auzoa ureztatu, zaindu, eta fruituak batu dituzte. Halaber, eraberritze prozesu horretan zehar egin litezkeen akatsetatik ikasteko hautua hartu dute, jakin badakite perfektuak ez direla. Haien baliabideak erabili dituzte autogestioa hizpide izanik. Horixe da espezie berezi hau ezaugarritzen duena: umiltasunez lan egiten du, gainontzeko pertsonak zapaldu gabe, errespetuz, eta era eraikitzaile batean. Lehen blokea okupatu zen unetik hiriari zabaldu dioten proiektu indibidual eta kolektibo bat da.
Manadazoro honen izaera konpartitzen duen antzeko proiektu bat dugu hirian: Gasteizko Gaztetxea. Urteak igaro dira Udaletxeak Errekaleorrekin gertatzen ari denaren antzeko egoera batean murgildu zuela Gaztetxea. Herritarrek erakutsi zuten babesari eta borrokari esker mantendu da zutik ia 30 urtez. Gaur egunherritar askori proiektu honi buruz galdetuz gero, pentsaezina irudituko litzaioke Gaztetxearekin amaitzeko edozein intentzio. Zergatik uste duzu Errekaleor eraistearekin ados egongo direla, Gorka? Gasteizko Gaztetxea eta Errekaleorhiriarenak dira, eta guztioi eskaintzen zaigun edozein proiektu suntsitzea hiritarron aurka joatea da. Guk, espezie bitxi horren parte garen Gasteizko Gaztetxeko kideok, argi adierazi genuen gure ahizpa den Errekaleor defendatuko genuela, eta erabaki horretan ez dugu inolako zalantzarik. Eduardo Galeanoren hitzek zioten bezala,“Gauza txikiak dira. Hauek ez dute bizi dugun prekarietatearekin amaituko, ez dituzte Ali Babaren kobak desjabetuko,baina beharbada lanean jarduteko grina piztuko dute, ekintza berriak egitera bultzatuz. Azken finean, errealitatea aldatzearren egiten diren proiektu hauek dira mundua erraietatik aldatzeko adierazle bakarra. Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezaketelako”.
Maite zaituztegu!! Errekaleor Bizirik!
Gasteizko Gaztetxea
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!