El Gallinero | “Memorias de un caracol” y “La red fantasma” a estudio

Colaboración quincenal sobre cine de la mano de Alex Larrea.

El acuerdo entre LAB y el Gobierno Vasco recibe críticas de Steilas y ELA

Las huelgas previstas para mañana y pasado en el Consorcio Haurreskolak han sido desconvocadas. La convocatoria había sido realizada por los sindicatos LAB, Steilas y ELA, pero ayer LAB —que ostenta la mayoría sindical— anunció la firma de un nuevo convenio laboral con el Gobierno Vasco. Como consecuencia, Steilas y ELA también han decidido suspender las convocatorias, ya que, según ELA, la mayoría de LAB haría que la huelga fuera ilegal.

Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean ematen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen””

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko Campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako Campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak zabaltzeagatik.

Alvaro (Gasteizkoak talde antimilitarista):”Euskal Herrian ekoiztutako armak konfliktuetan erabili dira interes ekonomiko eta estrategikoengatik”

Gasteizkoak talde antimilitaristak argitaratu berri duten liburuan, “Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko”, Hego Euskal Herrian lobby armamentistikorik aurkitu ez zela adierazi eta gutxira, Zedarriak foroa aurkeztu zuten Bilbon. “Europako beste lobbyen funtzionamendu berbera du Zedarriak foroak.” Hamasei pertsonek osatzen dute foroa, haietatik hamarrek armagintzarekin harreman zuzena duten enpresariak dira. Gobernuz Kanpoko Erakundeetako (GKE) kideak eta arlo kulturaleko beste zenbaitek ere parte hartzen dute.

Mati Iturralde: “Osasungintza publikoan dauden arazoak konpondu gabe, merkatu pribatuan beste ate bat irekitzen dabiltza”

Ehunka pertsonek Gasteiz, Donostia eta Bilboko kaleak hartu zituzten otsailaren 1ean, pasa den larunbatean, osasungintza publikoaren alde, egiazko konponbide estrukturalak eskatzeko. Aurpegi eta diskurtso berriak dira nagusi osasungintza sailean. Diskurtso berri honen aurrean baina, behin egonezina onartuta, “non kokatzen dituzte agintariek egonezin hauek? Zer aterabide planteatzen dute?” Hauek dira Mati Iturralde mediku ohiaren arabera, larritzekoak diren galdera nagusiak.

Trilar (Erroldarik gabe izanik ez): “Udalak erroldatzeko eskumena etxejabe eta errentisten esku utzi du”

Erroldarik ez izanik ez plataformatik publiko egin berri dituzte Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu. Dokumentu hauek “legez kanpokoak” izateaz gain “gehien behar dutenei errolda ukatzeko erremintak” direla salatu dute.

Urro (Txago Komunitate Sarea): “Kezka zahar batetik sortu da proiektua. Auzoak dituen baldintzengatik, ez genuen elkartzeko lekurik”

Kultura saretu aldizkariaren lehenengo alea aurkeztu du Gasteizko Txagorritxu auzoko Txago Komunitate Sareak. “Merkantilizazioaren garaietan” kultura eskubide bat dela aldarrikatu dute aldizkarian. Etxe Gorria podcastaren lehenengo atala ere kalean da jada. Bi proiektu hauek, formatu ezberdinetan badatoz ere, helburu berdina partekatzen dute: komunitate nortasuna indartu, elkar-ezagutza bultzatu eta elkarguneak sortzea.

Jokin Ituarte Arrizubieta: “Guk zapaltzen ditugun lurretan baita badago eragin islamiarra”

Al-Andalusek Euskal Herriarekin zituen mugetan kokatzen ziren komunitateen ohiturak eta bizimodua ikertzen ditu Jokinek. Bere “haurtzaroan” dagoen ikerketa gaia bada al-Andaluseko historiografia, purismoa eta esentzialismoa atzean utziz, gaur egun gero eta zabalduago dauden jarrera arrazistei aurre egiteko elementu garrantzitsuak dira ikerketa hauek.

Endika Larrion (GKS): “Oligarkia atlantikoek konbentzitzen gaituzte beste herrialde batekin gerrara joan behar garela eta langile klaseak jarri behar ditugula gure gorpuak”

Urtarrilaren 25ean, “gerraren eta faxismoaren aurka” kaleak hartzera deitu du Gazte Kordinadora Sozialistak. Aurretiaz lana eginda helduko dira larunbat honetara, hainbat aurkezpen eta ekimen egin bai dituzte azken aste hauetan Euskal Herri osoan zehar.

Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, “Euskal Herriko txoko hauetan, preso politikoen aldarria erdigunean jarri bai da”. Aurten lehen aldia da All In Da Haus Oñatin eta Hendaian egiten dela. Pozez, harrotasunez eta ilusio handiz kontatu digu Ekaitz Samaniegok nolakoak izan ziren saio hauek.

Xabi (Sare): “Behin betiko heldu da momentua Euskal Herrian elkarbizitzaz eta bakeaz hitz egin ahal izateko”

Behin betiko lelopean egindako presoen aldeko manifestazioan hainbat lagunek hartu zituzten kaleak presoen alde. Antolatzaileek egiten duten balorazioa positiboa da.

Amets eta Kattalin (Hori Bai): “Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea”

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.

Uxue Rio (Itaia): “Indarkeria matxista ukatzen duten berdinek erasoak erabiltzen dituzte diskurtso arrazistak zabaltzeko”

2025ean sartu eta egun gutxira lehenengo erailketa matxista izan da Euskal Herrian. “2024an gutxienez 5.212 emakumek pairatu zuten eraso matxistaren bat, 2023an baino %8 gehiago.”

2024/2025 ikasturteko parrilla aurkeztu du Hala Bedi Irratiak

Larunbat goizean aurkeztu zuen Hala Bedi Irratiak ikasturte berriko parrilla. Hala Bedi Tabernatik zuzenean egindako emisio berezi batekin eman zioten aurkezpen jaiari hasiera. Saio horretan irratsaioetako kideek programak aurkeztu zituzten.

Archives by Month:

Archives by Subject: