Servini epaileak Martin Villa auzipetzea erabaki du

Servini epaileak Martin Villa auzipetzeko autoa eman du, 1978ko Sanferminetan hildako German Rodriguez eta 1976ko Martxoaren 3an Gasteizen hildako hiru lagunen hilketak egotzita. Hainbat milioi euroko enbargoa ezarri dio.

Araban dauden trenbide-azpiegiturak egokitzea eta hobetzea eskatu dute sindikatuek eta herri-plataformek

Miranda eta Altsasu arteko trenbide-korridore moderno eta eraginkorra lortu behar dela adierazi dute, “bidaiariak eta merkantziak garraiatuko dituena eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren trenbidepolitika berriarekin eta Europako trenbide-politikarekin bat etorriko dena”.

Urriaren 20an deklaratuko dute Legution martxoan inputatutakoek

Martxoaren 19ko iluntzean Legution izandako istilu batean Ertzaintzak bi lagun identifikatu eta horietako bat atxilotu zuen. Auziperatuak epailearen aurretik pasako dira asteazkenean. Legutioko herritarrek auzia “muntai poliziala” dela salatu dute.

[ARGAZKI GALERIA] Energia enpresen aurkako elkarretaratzea egin dute Iberdrolaren egoitzaren aurrean

«Gure pobrezia eta naturaren expolioa, zuen aberastasuna. Iberdrola lapurrak» lelopean mobilizatu dira Gasteizen konpainia elektrikoen jardunaren aurka, herritarron pobrezia eta naturaren espolioaren kontura aberasten direlako.

Langile bat hil da Amurrion aldamio batetik erorita

Gaur goizean jazo da ezbeharra Amurrioko etxebizitza bateko obretan.

Elikagai eta higiene produktu bilketa hasi dute Zapatisten etorrerarako

Gutxi barru izango da Zapatisten Bizi Bira Euskal Herrian eta hasi dira jada prestaketa lanak. Besteak beste, elikagai eta higiene produktu bilketa abiatu dute: Zapateneon jasoko dituzte produktuak urriaren 30erarte.

Ekologistak Martxan taldeak Albinako urtegian lindanoa dirudien bidoi bat agertu dela salatu du eta instituzio publikoek ez dute erantzun

Lau hilabete igaro dira Ekologistak Martxan-ek URAri (Uraren Euskal Agentzia) Albinako urtegi ondoan lindanoa izan zezakeen bidoi bat agertu zela jakinarazi zionetik. Urrian oraindik kendu gabe zegoen eta salaketa jarri zuten. Gaur-gaurkoz, bidoiak leku berean jarraitzen du, lindanoa den edo ez egiaztatu gabe.

Artolazabal sailburuak ez du azalpenik emango Koldo Arribillaga etxegabetuaren heriotzaz

EAJko eta PSEko parlamentariek atea itxi diote Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Eusko Legebiltzarrean azalpenak emateko ekimenari. Koldo Arribillagari Osakidetzak ebakuntza egitea ukatu zion etxebizitzarik ez zuelako, bizi zen amaren etxetik kaleratua izan ondoren; irailaren 8an hil zen.

Urriaren 20an izango da azaroaren 25a antolatzeko lehen asanblada irekia

Gasteizko mugimendu feministak iragarri du azaroaren 25a antolatzeko asanblada irekiak egingo direla. Urriaren 20an izango da lehena eta bertaratzeko deia luzatu dute.

Elkarretaratzea egingo dute ostiralean Iberdrolaren “espolioa” salatzeko

Araba Bizirik eta Inor Ez Etxerik Gabe plataformek deituta, «Gure pobrezia eta naturaren expolioa, zuen aberastasuna. Iberdrola lapurrak» lelopean elkartuko dira Urriaren 15ean, 19.00etan Iberdrolak Gasteizen daukan egoitzan, Dato kalean.

HALA BIDEO | La plantilla de SDA Factory se ha movilizado por un empleo digno y una negociación sin chantajes

Los trabajadores y trabajadoras de SDA Factory iniciaron un ciclo de movilizaciones el pasado 15 de septiembre. Se enfrentan a la imposición de condiciones laborales más precarias y el cierre inminente de la planta de Gasteiz. Denuncian las imposiciones de la dirección y la falta de voluntad para negociar, y piden a la administración que se implique y abone el camino de la intermediación.

Babestu Maite Duzun Mendia dinamikaren seigarren eta azken martxa izango da larunbatean

[ARGAZKI GALERIA] Azken hilketa matxista salatzeko mobilizazioa egin da Gasteizen

Atzo, asteartea, emakume bat aurkitu zuten hilik bere etxean, goizean goiz. Senarrak hil zuen emakumea labankadaz eta bere buruaz beste egin zuen ondoren. Hilketa matxista salatzeko mobilizazioa jendetsua egin da gaur, mugimendu feministak deituta.

Elkarretaratzea egin dute Eltziegon, laneko azken heriotza salatzeko

Joan den ostiralean 56 urteko langile bat hil zen Eltziegoko Bodegas Eguia upategian, lan istripu larri batean. Elkarretaratzea egin dute gaur, asteazkena, Eltziegoko herriko plazan “Prekarietatea hiltzailea. Lan istripu gehiagorik ez!” lelopean.

Archives by Month:

Archives by Subject: