Auzitegi Gorenaren zain egon gabe, elkartasuna saretzeari ekin dio ‘Ankerkeriari Stop!’ plataformak

Asanblada irekia egin zuten asteazkenean Amurrion, Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren espetxeratze agindu posible baten aurrean elkartasuna eta erantzuna antolatzen hasteko. Duela 10 hilabete jaso zuten bi gazteek Auzitegi Nazionalean lau urteko espetxe zigorra, eta abokatuek helegitea aurkeztu zuten Auzitegi Gorenean. Bono laguntzak saltzeari ekingo diote kostu ekonomikoei aurre egiteko.

Tren Sozialaren Aldeko plataformek positiboki baloratu dute Estatuko aurrekontuetan jasotako partida, trenbideak hobetzeko ikerketa bat egitekoa

Tren sozialaren proposamena bideragarri egite aldera eta AHTarentzako bide paralelorik ez eraikitzeko “urrats handia” izan daiteke, Tren Sozialaren Aldeko plataformen arabera. Hala ere, aurrera jarraituko dute plataformek ingeniari talde batekin abiatu zuten proiektuarekin, “alternatiba bideragarri bat” egiteko.

Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoaren eraikuntza aldarrikatu dute Itaiak deitutako manifestazioan

Aldarrikatzen dutenez, “indarkeria betikotzen duen egiturazko oinarria borrokatzen badu soilik bete dezake bere funtzioa indarkeria matxistaren aurkako jardunak, hau da, sozialismoaren eraikuntzaren norabidean indarrak metatzen baditu”.

[ARGAZKI GALERIA] Indarkeria matxistarik gabeko bizitza aldarrikatu dute Gasteizen azaroaren 25ean

Manifestazio jendetsua egin zuten atzo Gasteizen Mugimendu Feministak deituta, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunean. Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak eta autodefentsa feminista antolatua aldarrikatu zituzten.

Arabako Lehen Mailako Arretaren “egoera penagarria” salatu dute sindikatuek

“Ikuspegi estrategikoaren aldaketa” eskatzen dute, eta “Osasun Sailaren eta Osakidetzaren konpromiso erreal eta eraginkorra”. Kalitatezko lehen mailako arreta “hurbila, integrala eta doakoa” izan dadin borrokan jarraituko dutela azaldu dute.

El Movimiento Feminista irrumpe en la concentración conjunta de la Diputación y el Ayuntamiento para denunciar la violencia institucional

La mañana del 25 de noviembre, el Movimiento Feminista de Gasteiz ha interrumpido la concentración conjunta de la Diputación de Araba, el Ayuntamiento de Gasteiz y las Juntas Generales, con el objetivo de denunciar la violencia institucional que «durante el año se permite y se perpetúa».

Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea “segurua” eta “gardena” izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiar Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen “ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik zentral nuklearretan, ez desegite-lanek pertsonen osasunari eta ingurumenari kalte egiteko arriskuarekin duten lotura”.

Elkarretaratzea egin dute Arreta goiztiarreko zerbitzuko langileek eta erabiltzaileen familiek

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ezarritako murrizketen ondorioz haur eta familia erabiltzaileen eskubideak urratuko direla salatu dute, profesionalek zeharkako arretarako duten debora nabarmen murriztuko delako.

Zortzi ahots ezagun mendiak “berdeak”, “komunalak” eta “bioanitzak” mantentzearen alde

Arabako mendietan “inposatu nahi dituzten” proiektu eolikoen aurkako atxikimendu kanpainaren baitako bigarren bideoa zabaldu du Arabako Mendiak Aske plataformak. Itziar Rekalde, Jabi Otxoa, Ane Gebara, Juan Aceña, Bilgune Feministako kideak, Ruben Sanchez, Aitor Gorosabel eta SC Natzab-en mezuak jaso dituzte bideoan.

Kalitatezko arreta goiztiarraren eta integralaren aldeko kontzentrazioa egingo dute bihar

Arreta goiztiarreko zerbitzua kudeatzen duen Apdema Elkarteko enpresa-batzordeak deitu du elkarretaratzea, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak inposatutako murrizketen aurka. Bat egiteko eskatu die “egoera hori pairatzen duten familiei”.

Araba Bizirik ha denunciado las “maniobras” del PNV para dejar en manos del Gobierno Vasco la aprobación de proyectos e infraestructuras

Las enmiendas a la Ley de Ordenación del Territorio del País Vasco, propuestas por el PNV e impulsadas por Arantxa Tapia, tienen como único objetivo que el Gobierno Vasco pueda aprobar planes de infraestructuras “sin la participación de Diputaciones Forales, Ayuntamientos o Concejos”, según apunta la plataforma.

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egiteagatik

Astelehenean atxilotu zuten, bikotekideari eraso fisikoak egiteagatik. Arriaga-Lakua auzoan gertatu zen.

La dinamica “Ankerkeriari STOP” hace llamamiento a nuevas asambleas abiertas

Diez meses después de la sentencia de la Audiencia Nacional en la que Galder Barbado y Aitor Zelaia eran condenados a 4 años de prisión y tras recurrir la misma en el Tribunal Supremo, la dinámica Ankerkeriari STOP retoma las asambleas para denunciar la situación en la que se encuentran los dos jóvenes alaveses y devolver el caso a la escena pública.

Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko kanpainaren erdia igarota, sinadura bilketaren balantzea egin dute

Joan den irailean hasi zuten Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimena. Sinadura bilketa kanpainaren erdia eginda, aukeratutako ekintza-bidea “egokia izan dela” berretsi dute.

Archives by Month:

Archives by Subject: