Milaka lagunek osasun sistema publiko duin baten beharra aldarrikatu dute Laudion
David Hernandez laudioarraren heriotzak bultzatuta, milaka lagun atera dira kalera ozen salatzeko osasun sistema publikoan egindako murrizketek “bizitzak jokoan” jartzen dituztela. JEZeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, azken hamarkadan eskualdean eginiko manifestazio handienetako bat burutu dute gaur.