Dozena bat pertsona elkartu ditu VOXek Gasteizen

VOX Arabak Gasteizko Plaza Berrian deitutako elkarretaratzea egin dute igande goizean. Espainia existitzen da lelopean, pankartarik gabe eta Espainiako bandera baten atzean, hamabi lagun bildu ditu alderdi ultraeskuindarrak.

El Boulevard eta El Corte Ingles saltokiak blokeatu dituzte

“Kontsumo basatia blokeatu” lelopean gazte eta mugimendu feministako kideek Gasteizko bi saltoki handiak geldiarazi dituzte eta urtarrilaren 30eko Greba Orokorrerako deia luzatu dute.

Iturrietako mendietan eraiki zuten 82 metroko dorre meteorologikoa bota dute

Erorita agertu da gaur goizaldean, urtarrilak 10, Arraia-Maeztuko Onraita herrian zegoen 82 metortako dorre meteorologikoa. Udalak ingurumen-inpaktu ebaluazioa egin gabe altxatu zuen dorrea eta herritarren haserrea piztu zuen. Lautadako herrietan Iturrietako mendien aldeko asanbladak sortu dituzte.

Zaballan preso dauden Altsasuko bost gazte 2. gradura igaro dira eta irteera baimenak eskatu ahalko dituzte

Gaur goizean baizetatu du albistea Amaia Izko abokatuak, 2. gradua eman diete Zaballan preso dauden Altsasuko bost gazteri. Iñaki Abad eta Urtzi Urrizola altsasuarrek abenduan eskuratu zuten hirugarren gradua.

Hala Bediko uhinetara bueltatu da Gazte Bulkadak irratsaioa

Bueltan da gazteongandik eta gazteontzako egindako irratsaioa, Gazte Bulkadak. Gazte problematika eta alternatibak ezagutzeko tartea astero Hala Bediko uhin libreetan.

Elecnor Telecomunicaciones enpresako langileek hilabete bete dute greba mugagabean

Abenduaren 9an ekin zioten greba mugagabeari Elecnor Telecounicacioneseko langileek. Grebak hilabete bat bete duen honetan manifestazioa egin dute gasteizko erdigunetik LAB eta ELA sindikatuek bultzatuta.

Martxan da berriz Gasteizko Txosnetako Banda Lehiaketa

Gaur aurkeztu dute Gasteizko Txosnak osatzen dituzten eragileek Banda Lehiaketaren edizio berria. Hurrengo hilabetetarako, txosnen 40. urteurrenaren baitan, ekimen gehiago aurkeztuko dituzte.

Eragile eta sektore desberdinetako kideek Euskal Preso Politikoen etxeratzea eskatu zuten

Elkarretaratzeak egin zituzten atzo Gasteizko hainbat tokitan Euskal Preso Politikoen etxeratzea exijitzeko eta larunbatean Bilbon egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia luzatu zuten

Kirol lehiaketak eta babesletzak Turkiak Herri Kurduaren aurka abiatu duen sarraskia zuritzeko baliatzen direla salatu dute

Hiru hilabete igaro dira Turkiakako armadak Rojavaren aurkako operazio militarra baitau zuenetik. Gaur iluntzean elkarretaratzea egin dute General Loma kalean sarraskia salatu eta Turkiaren jarrera zuritzeko baliatzen diren kirol babesletzak etetea eskatu dute.

Urte hasiera beltza Araban, beste bi langile hil dira gaur

Arabako bi behargin hil dira gaur gertatutako bi lan heriotzetan, Mercedeseko langilea bata eta Lantaroneko fabrika bateko langilea bestea. Gutxienez sei dira Euskal Herrian prekarietateak hildako langileak.

Imaginate Frama enpresako langileen egoera salatu dute

Elkarretaratzea egin zuten igande arratsaldean Legutioko kiroldegian.

Urte hasierako lan heriotza salatu dute sindikatuek patronalaren aurrean

Urtarrilaren 2an gertatutako lan heriotzari erantzunez, elkarretaratzea egin du Euskal Herriko gehiengo sindikalak SEA patronalaren egoitzaren aurrean. Arratsaldean ere elkarretaratzea burutuko dute, Greba Komiteek deituta, Hegoladeko Gizarte Etxearen aurrean.

Urtarrileko mobilizazioaren inguruko solasaldia Jose Ramon Lopez de Abetxuko eta Arantza Oiarbiderekin

Larunbat honetan burutuko den presoen eskubideen aldeko manifestazioa aitzaki hartuta, Jose Ramon Lopez de Abetxuko eta Arantza Oiarbiderekin egon gara, manifestazio honek suposatzen duenaren inguruan hausnartzeko. Jose Ramonek espetxe barrutik izan du mobilizazio hauen berri 29 urtez. Arantzak aldiz, espetxealdia senide gisa pairatu du, Jon Etxeberria presoaren ama izanik.

Aske geratu da Ekaitz Samaniego, espetxe zigorra osorik bete ostean

Zortzi urteko espetxe zigorra osorik beteta, gaur goizean atera da Zuerako espetxetik Ekaitz Samaniego gaztea.

Archives by Month:

Archives by Subject: