HALA BIDEO | Saharako Herriaren alde, ehunka lagun atera dira kalera Araban
Sahararen autodeterminazio erreferenduma aldarrikatu dute ehunka lagunek asteburuan Arabako herri eta eskualdeetan. Marokoko Erresumak, azaroaren 13an hautsi zuen 1991eko Bake Akordioa, Guerguerateko mugan protestan ari ziren ekintzaile sahararren aurka militarrak bidali ostean. Geroztik, gerra egoera ezarri du Fronte Polisarioak.