Gaur desalojatuko dute Eskuernagako Subserra Gaztetxea
2019ko ekainean okupatu zuen Arabar Errioxako Gazte Asanbladak 10 urtez hutsik zeraman upategia.
Gehiago…
Gehiago…
2019ko ekainean okupatu zuen Arabar Errioxako Gazte Asanbladak 10 urtez hutsik zeraman upategia.
Uztailean izan zen Zaballako espetxera hurbildua, hirugarren gradua lortu ostean. Urrutiak 11 urte igaro ditu kartzelan. Jon Etxebarria preso gasteiztarra, aldiz, El Duesorea hurbilduko dute.
Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira eta Gasteizen proiektatuta dagoen “Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionala-ren” planteamendu diskriminatzailearen aurrean, Euskal Herriko hainbat memoria eragilek “Memoria osoa bizikidetzaren alde” kanpaina aurkeztu dute.
Larunbat honetatik aurrera ostalaritza irekitzea baimenduta izango den arren, Kutxiko ostalariek planto egin dute eta ez dituzte tabernak irekiko. Hala erabaki dute ostegun honetan egindako asanblada batean.
Giza Eskubideen Nazioarteko eguna salaketarako bozgorailu izan da beste urte batez, Etxerat elkarteak deitutako zapi-katearen bitartez,
Azaroaren 7tik daramate Arabako ostalariak pertsiana jaitsita. Larunbat honetan manifestazioa egingo dute sektoreak bizi duen egoeraren aurrean konponbide duin bat exijitzeko.
Hamarnaka gaztek Gorka Urtaran parte hartzen ari zen ekitaldia eten dute “pandemiaren aitzakipean Eusko Jaurlaritzak, eta zehatzago EAJ-PNV-k hartutako neurrien arduragabekeria” salatzeko.
Etxebizitza Sindikatuak ohartarazi duenez, Herrandarren kaleko 15. zenbakian bizi diren bost familia —20 pertsona inguru— datozen egunetan etxegabetuak izateko arriskuan daude. “Etxegabetzeen aurka, langile kontrola” aldarrikatu du sindikatuak.
Han pasado unos meses desde que fuimos de excursión a Korres, camaras en mano y sin un guión muy claro para ver cómo se había vivido en lo profundo del valle de Izki todo el temita de la pandemia
Toldeko Itunaren aurka kalera atera ziren pentsionistak. Pentsio-sistema publiko duin bat aldarrikatu zuten.
Judimendi auzoko hainbat eragile elkartu egin dira abenduaren 3aren testuinguruan egitarau txiki bat antolatzeko.
Gasteiz Zero Zabor taldeak ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak, “foru gobernuaren laguntzarekin”, hiri hondakinen erraustegi bat sustatu nahi duela Araban, Hazkunde Iraunkorraren eta Enpleguaren Esparru Programaren barruan.
Atzeratu egin da TALKA espazio feministako kideen aurkako epaiketa, salatzaileek ez zutelako epaiketaren zitazioa jaso. Astelehenean Gasteizko auzokideen elkartasuna jaso zuten epiatuak izango diren 5 kideak.
Urrats berria eman du Etxerat elkarteak “deposito bete elkartasun” dinamikaren baitan. Euskal mahastizain ekologikoen elkartearekin batera, euskal preso politikoen senide eta lagunekiko elkartasuna ardo kutxetan banatuko dute. Kutxa bakoitza senideen 592 kilometroren gastuei aurre egiteko adina.