Etxez etxeko laguntzako langileek erakundeen inplikazioa eskatu dute
Arabako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek mobilizazioei ekin diete, GOFEri eta Gasteizko Udalari hitzarmenaren negoziazioetan esku hartzea eskatzeko. Hitzarmena berritu gabe dago 2020ko abendutik, eta lan baldintza prekarioei gasolinaren prezioaren igoera gehitu behar zaie.