Gasteizko Zentro Sozialista desalojatu dute

Polizia oldarraldiak eta zaurituak izan dira, baita identifikatuak eta atxilotu bat ere. Desalojoa salatu eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute Gasteizko Kontseilu Sozialistak eta Errakik, gaur arratsaldean bertan.

Azken lan istripu hilgarria salatzeko elkarretaratzea egin du gehiengo sindikalak Gasteizen

Astelehenean hil zen 47 urteko langilea, Olarizuko obretan izandako istripuan. 2020an, modu berean hil zen beste langile bat Olarizu auzoan bertan. Urtea hasi zenetik hildako hirugarren langilea da Euskal Herrian.

Zentro Sozialistaren desalojoaren aurka protestan ari diren pertsonen aurka oldartu da ertzaintza

Laboral Kutxaren aginduz desalojatuko dute gaur Gasteizko Zentro Sozialista, 13:15etan. Pertsona bat Dato Kaleko Laboral Kutxaren egoitzara lotu da goizean, protesta gisa, eta Ertzaintza babesa adieraztera gerturatu direnen aurka oldartu da.

Tuterako erailketa matxista salatuko dute ostegunean Gasteizen

Mobilizazioa deitu du Mugimendu Feministak arratsaldeko 19:30etan Andra Mari Zuriaren Plazan.

Elkarretaratzea deitu du pentsiodunen mugimenduak larunbatean Gasteizen

Egungo pentsiodunen mugimenduaren jaiotzaren IV. urteurrena dela eta, azken lau urteetako borrokaren aitortza eta balantzea egin nahi izan dute, baita egiteko eta erronka berriei heldu ere.

Azken lan istripu hilgarria salatzeko mobilizatu dira Olarizuko gazteak

Auzo antolakuntza eta borroka aldarrikatu zituzten, prekarietatearen eta lan heriotzen aurrean. Gehiengo sindikalak ere elkarretaratzea deitu du, ostegunerako.

Langile bat hil da Gasteizen, Olarizuko obretan aldamio batetik erorita

Zentral eolikoaren proiektuaren aurka agertu dira Azazetako herritarrak

Ehun lagun baino gehiago elkartu ziren igandean Azazetan, Arabako Mendiak Aske plataformarekin batera, Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak Gasteizko Mendietan kokatu nahi duten Azazeta izeneko zentral eolikoaren proiektuari aurkakotasuna adierazteko.

Laboral Kutxak urtarrilaren 13an desalojatuko du Gasteizko Zentro Sozialista

Abuztuaren bukaeran jakinarazi zuten Laboral Kutxak aginduta husteko arriskuan zela Gasteizko Zentro Sozialista. Irailean desalojoaren data atzeratzea lortu zuten, eta Laboral Kutxak negoziaketari uko egin ostean, urtarrilaren 13an desalojatuko dutela jakinarazi dute Kontseilu Sozialista Gasteizek eta Errakik.

Urtarrilaren 8ko mobilizazioetara batzeko deia egin du Sarek, nor bere herrian

Arabako hainbat herritan egingo dira mobilizazioak. Gasteizen Artiumen hasiko da eta zutabeak irtengo dira aurretik Europa Jauregitik, San Juan Elizatik eta Iparralde Gizate etxetik.

Libertad condicional para Asier Bengoa, tras catorce años preso en los dos estados

Un preso menos: el gasteiztarra Asier Bengoa ha accedido a la libertad condicional tras haber cumplido el plazo preceptivo para ello y después de haber pasado catorce años encarcelado en los dos estados.

Inauterietara atzeratuko da Hala Bediren gabon zaharretako jaia

Covid 19ak eragindako pandemiaren egoera eta horren aurkako neurriak direla eta, ez da egingo Hala Bedi Jimmy Jazz aretoan ospatzekoa zen gabon zaharretako jaialdia, baina inauterietarako mantenduko da programazioa. Sarrerak dituztenentzako, itzultzeko edo gordetzeko aukera egongo da.

REPORTAJE | La revolución paciente

Pandemiari emandako aterabide autoritarioa salatzeko kontzentrazioa egin du Gasteizko GKSk

Covid 19ak eragindako pandemiaren aurkako neurriek osasun larrialdiari erantzutetik urrun, autoritarismoa eta kontrol soziala areagotu dituztela salatu dute: «poliziaren presentzia inoiz baino handiagoa da eta eskubideen urraketak normalizatu egin dira».