Joan Zikutara: JZ 1X2 (19/12/14): Giza amorrua, Inflamazio vs infekzio, esku garbiketa…
"Zein ezberditasun dago inflamazio eta infekzioaren artean?", "Zergaitik ez dit medikuak antibiotikorik errezetatu?"
Beste astebetez Joan Zikutaran osasunaren inguruko informazio argia eta garbia ematen saiatuko gara:
Desinfoxikatzen tartean Euskal Herrian agertu berri den “giza amorru” gaixotasun kasuaren inguruan hitz egingo dizuegu.
Nik doktorean haurrik izan nahi ez duten bi gazteren elkarrizketa entzungo dugu; zer egin dezaket haurdun ez gelditzeko?
Mahai Eutikoan Urko Alonso doktorea gonbidatu berezi modura dugularik zenbait hitz teknikoren inguruko azalpenak emango dizkizuegu.
Zein ezberdintasun dago hantura eta inflamazioaren artean? Zergatik ez didate antibiotikoa errezetatu?…
Amaitzeko, Bazen Behin tartean Semmelweis doktorearen istorioa kontatu dizuegu: eskuen garbiketaren garrantzia ezagutu zenekoa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!