REBELIÓN EN LA GRANJA filmaren proiekzioa
Helena Gonzálezen eskutik
50eko urteetako Ingalaterran, Manor Abeletxeko
animaliak, Jones jaunak eta haren
gizonek eman ohi dieten tratu txarragatik
nazkatuta, matxinatzea eta jabetzaren kargu
egitea erabakiko dute. Hala, Animalia
Abeletxea izena hartuko du orain. Haien
grina, ordea, zapuztu egingo da txerriek,
Napoleon tiranoa buru dela, iraultza kontrolpean
hartu eta erregimen diktatorial
bat ezartzen dutenean. Boltxebikeen
iraultzari buruzko George Orwellen satira
politiko famatua zinemara eramana.
INFO+: http://montehermoso.net/pagina.php?id_p=1463&m1=&m2=&i=eus&temp=_temp