Arabako Gazte Feministon II. Topaketak
2017ko Arabako gazte Feministon I. Topaketen arrakastaren ostean, bigarren edizioa ospatuko dute herrialdeko gazte eragile feministek elkarlanean. Aurreko urtean Amurrioko Gaztetxean ospatutako edizioa arrakastatsua izan bazen, otsailaren 17an burutuko diren topaketak berdina izatea espero dute antolatzaileek.
2018an Gorbeialdeara doaz: Zuiako Gaztetxean izango dira Arabako neska gazte eragileen arteko elkar ezagutza eta saretze espazioa helburu duten jardunaldiak.
Hiru eduki nagusi landuko dituzte 10:30etan hasiko diren topaketetan:
- Borroka moldeen eta kriminalizazioaren lantzea, guztion artean esperientziak elkarbanatu eta ikasteko.
- Zaintza eta botere harremanen inguruko lanketa.
- Iruditegi feminista baten sortzea, kalean eguenro erabiltzen ditugun leloak, irudiak, praktikak… konpartituz.
- Arabako neska gazte feminista bezala dugun diskurtsoan sakontzea.
Neska gaztez osatutako eragileen arteko aliantzetan sakontzeko ere erabiliko dute eguna. Hori bai, dena ez da hausnarketa eta formakuntza izango: aisialdirako tartea izango dute bertaratutakoek.