A desalambrar: A-21 Maputxe herria erresistentzian!
Azken irratsaioan kolaborazioaren tartea bete zuen Maputxe herriaren egoerak latzak. Gaurkoan gaian sakondu nahi izan dugu Gabi, EH-Wallmapu elkarteko kidea zuzenean elkarrizketatuz. Komunero maputxeen espetxeratze etengabeak eta Txileko estatuak herri maputxeari ezartzen dizkion neurri errepresiboak azaldu eta salatuko ditu. Abestiaren erradiografian esklabutza eta kolonialismoaren aurkako ereserkia izan zitekeena, 80. hamarkada hasi berri zegoela Bob Marley jamaikarrak erditutako 'Redemtion song' abestiak zera dio: esklabotza mentaletik burujabetu gaitezen. Amaitze aldera, 'Lurra eta lurraldea' izenburua duen kolaborazioa mardula, Bionekazaritzako kidea den Janireren ahots eta hitzetatik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!