Hala Bedi > Podcasts > Socials > uhintifada > Agus Gorbea: «Palestinara brigadista lanetan bidaiatu aurretik baneukan informazioa, baina ikusi arte ezin nuen imaginatu hainbesteko ankerkeria eta inpunitatea izan zitekeenik»
Uhintifada: Agus Gorbea: «Palestinara brigadista lanetan bidaiatu aurretik baneukan informazioa, baina ikusi arte ezin nuen imaginatu hainbesteko ankerkeria eta inpunitatea izan zitekeenik»
December 10, 2022UhintifadaComments Off on Agus Gorbea: «Palestinara brigadista lanetan bidaiatu aurretik baneukan informazioa, baina ikusi arte ezin nuen imaginatu hainbesteko ankerkeria eta inpunitatea izan zitekeenik»
UHINTIFADA 444. Udazkeneko sasoiaren testuinguruan Palestinan urtero izaten da olibaren uzta garaia. Mendetako tradizioa duen jarduera hori ogibide nagusia izan ohi da milaka famila palestinarrentzat, baina azken hamarkadetan arrisku handiko jarduera bilakatu da, kolonoen talde kontrolgabeek nekazarieei eraso egin ohi dietelako olibak biltzeko lanetan diharduten bitartean. Hori dela eta, nekazari palestinarrek urteak daramatzate ekintzaile internazionalisten laguntza eskatzen, hara joan eta euren presentziaz jarduera arriskutsu horretan babesa eman diezaieten. Unadikum deialdi horri erantzuten dion erakundeetako bat da. Urtero brigadak antolatzen dituzte, olibaren uztaren bilketan ari diren nekazariei laguntzeaz gain, ibilbide politiko bat egin eta okupaziopean bizi diren palestinarren testigantzak jasotzeko. Aste honetako saioan brigada horietako baten parte hartzaile batekin hitz egin dugu, Agus Gorbearekin. Gorbea Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko militantea da eta iragan urrian ibili da Palestinan brigadista lanetan.
Udazkeneko sasoiaren testuinguruan Palestinan urtero izaten da olibaren uzta garaia. Mendetako tradizioa duen jarduera hori ogibide nagusia izan ohi da milaka famila palestinarrentzat, baina azken hamarkadetan arrisku handiko jarduera bilakatu da, kolonoen talde kontrolgabeek nekazarieei eraso egin ohi dietelako olibak biltzeko lanetan diharduten bitartean. Hori dela eta, nekazari palestinarrek urteak daramatzate ekintzaile internazionalisten laguntza eskatzen, hara joan eta euren presentziaz jarduera arriskutsu horretan babesa eman diezaieten. Unadikum deialdi horri erantzuten dion erakundeetako bat da. Urtero brigadak antolatzen dituzte, olibaren uztaren bilketan ari diren nekazariei laguntzeaz gain, ibilbide politiko bat egin eta okupaziopean bizi diren palestinarren testigantzak jasotzeko. Aste honetako saioan brigada horietako baten parte hartzaile batekin hitz egin dugu, Agus Gorbearekin. Gorbea Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko militantea da eta iragan urrian ibili da Palestinan brigadista lanetan.
Gorbeak azaldu digu bere jardunean Zisjordanian 100.000 familia inguru bizi direla olibatik, baina kolono sionistek nekazariei erasotuz uzta lanak eragozten dituztela. Zehazki, urriko lehenengo 10 egunetan kolonoen ehun erasotik gora erregistratu ziren nekazari palestinarren kontra. Era berean, kontatu digu erregimen sionistak Palestinarekiko elkartasun ekintzaileak antisemitak direla salatzen duen bitartean, olibaren uzta lanetan ekintzaile juduak ere badirela, nekazari palestinarrei laguntza ematen. Azaldu du bidaian zehar okupazioaren aurkako protesta egiteko antolatutako hainbat manifestaziotan ere parte hartu zutela, eta harremanak izan zituztela Palestinako hainbat erakunde politiko eta sozialekin.
Ibilbide horreako helmugetako bat Nablus izan zen, azken hilabeteotan okupzio armadarekiko gatazkaren foko garrantzitsua bilakatu den hiria, izan ere, bertan erresistentziako talde armatu berri bat sortu da, Leoien Gordelekuko Zaindariak, alderdi politiko tradizionalekin loturarik ez duen erakundea. Kontatu du, halaber, erresistentzia eta armadaren arteko gaueko liskarren lekuko zuzenak izan direla. Zentzu horretan, salatu du erresistentziako talde horiek ez dutela bakarrik okupazio indarren jazarpena pairatzen, Palestinako Aginte Nazionalarena ere bai. Parte hartu zuen manifestazioetako eskarmentuatik abiatuta, azaldu digu nolakoa den bertan erabiltzen den gizarte kontrolerako teknologia, eta salatu du Palestina gerrarako teknologia horiek proban jartzeko lekua dela, eta gero mundu zabalean saltzen dutela teknologia hori benetako gerran probatua izan delako bermearekin.
Besteik, Jeningo errefuxiatuen kanpamendura ere bidaiatu zuten, hori ere leku gatazkatsua izan baita azken hilabeteotan. Bertan Askatasunaren Antzokia bisitatu zuten, eta maiatzean Shereen Abu Akleh kazetaria erail zuten tokia.
Bidaiaren beste helmuga bat Jordan ibarra izan zen. Kontrol militarraren menpe dagoen eremu hori lur oso emankorra izan zen garai batean; gaur egun, berriz, basamortu bilakatu da, indar okupatzaileak ur iturriak lapurtu dituelako.
Bestalde, Zisjordaniako eremuan sartzeko eta bertan mugitzeko zailtasunez hitz egin digu, eta ohartarazi du zailtasun horiek handiagoak direla bertako populazio palestinarrarentzat, kontrol militarrak direla eta. Gainera, brigada hauetako antolakuntzan haiekin elkarlanean ibili ohi diren erakunde politiko, sozial eta humanitarioak ilegalizatuak izan dira azken urtean eta erakunde terrorista izendatu dituzte. Azkenik, onartu du bidaiaren aurretik Palestinan gertatzen zenaz informazio dezente bazuen ere, bertatik bertara ikusi zuen arte ezin zuela imaginatu hainbesteko ankerkeria eta inpunitatea izan zitekeenik, eta aldi berean haibesteko erresistentzia palestinarren aldetik.
Uhintifada: Agus Gorbea: «Palestinara brigadista lanetan bidaiatu aurretik baneukan informazioa, baina ikusi arte ezin nuen imaginatu hainbesteko ankerkeria eta inpunitatea izan zitekeenik»
??:??:??
42 54
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.