Hala Bedi > Podcasts > Socials > uhintifada > Santiago Gonzalez Vallejo: «Dela utzikeria ideologikotik dela ezjakintasunagatik, zenbait alderdik onartu egin dute bidea ematea Lege Proposamen honi, zeinak antisemitismoaren definizioa bihurtzen duen Israelen eta sionismoaren aurkako kritikak bere baitan hartzeko»
Uhintifada: Santiago Gonzalez Vallejo: «Dela utzikeria ideologikotik dela ezjakintasunagatik, zenbait alderdik onartu egin dute bidea ematea Lege Proposamen honi, zeinak antisemitismoaren definizioa bihurtzen duen Israelen eta sionismoaren aurkako kritikak bere baitan hartzeko»
November 15, 2022UhintifadaComments Off on Santiago Gonzalez Vallejo: «Dela utzikeria ideologikotik dela ezjakintasunagatik, zenbait alderdik onartu egin dute bidea ematea Lege Proposamen honi, zeinak antisemitismoaren definizioa bihurtzen duen Israelen eta sionismoaren aurkako kritikak bere baitan hartzeko»
Uhintifada 441: Iragan urriaren 4an Espainiako Diputatuen Kongresuan antisionismoa antisemitismoarekin parekatzen duen Lege Proposamena aurkeztu zen. Aurrera aterako balitz, legeak antisemitismotzat hartuko lituzke Israelgo politika genoziden aurkako edozein kritika, edo apartheid erregimenaren aurkako edozein boikot dei. Proposamena PP eta VOX alderdiek aurkeztu zuten eta PSOEren sostengu parlamentarioa ere izan zuen, eta gauzatuko balitz, Palestinarekiko elkartasun mugimendua kriminalizatzeko oinarriak ezarriko lituzke espainiar estatuan. Ekimen parlamentario hau aztertzeko Santiago Gonzalez Vallejo izan dugu gonbidatuta Uhintifadako mikrofonootan. Gonzalez Vallejo ekonomilaria da eta Comite de Solidaridad con la Causa Arabe erakundeko kidea.
Iragan urriaren 4an Espainiako Diputatuen Kongresuan antisionismoa antisemitismoarekin parekatzen duen Lege Proposamena aurkeztu zen. Aurrera aterako balitz, legeak antisemitismotzat hartuko lituzke Israelgo politika genoziden aurkako edozein kritika, edo apartheid erregimenaren aurkako edozein boikot dei. Proposamena PP eta VOX alderdiek aurkeztu zuten eta PSOEren sostengu parlamentarioa ere izan zuen, eta gauzatuko balitz, Palestinarekiko elkartasun mugimendua kriminalizatzeko oinarriak ezarriko lituzke espainiar estatuan. Ekimen parlamentario hau aztertzeko Santiago Gonzalez Vallejo izan dugu gonbidatuta Uhintifadako mikrofonootan. Gonzalez Vallejo ekonomilaria da eta Comite de Solidaridad con la Causa Arabe erakundeko kidea.
Bere jardunean azaldu du lege proposamen horren edukia. Argitu du proposamenaren testuan Holokaustoaren Oroimenerako Nazioarteko Itunak (IHRA) bultzatutako antisemitismoaren definizioa hartzen dela ontzat, eta definizio horrek sartzen dituela adibideen artean sionismoaren aurkako kritikak eta Israelgo estatuaren interesen aurkako jarduera politikoak. Proposatu du definizio alternatiboa izan litekeela Jerusalemeko Adierazpenak sustatu zuena, logikari lotuagoa delako. Adierazi du BDZ mugimendua (Israelgo apartheidaren aurkako Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) definizio horretatik kanpo gelditu beharko litzatekeela, izan ere, mugimendu horrek ez du zuzentzen bere jarduna jatorri erlijioso edo etniko zehatz bateko pertsonen kontra, baizik eta apartheid erregimeneko ordezkari instituzionalen kontra. Bestetik, azaldu du zein diren IHRAren atzean ezkutzatzen diren interesak. Kontatu digu, halaber, zein den egoera beste herrialde batzuetan, besteak beste, AEBetan eta Frantzian, izan ere, bertan indarrean daude Israelen aurkako boikot mugimendua kriminalizatzen duten legediak. Zentzu horretan argitu du Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpen batek zilegitzat hartu dituela Israelen eta sionismoaren aurkako kritikak, eta antisemitismoarekiko lotura ukatu duela. Haren esanetan, dela utzikeria ideologikotik dela ezjakintasunagatik, zenbait alderdik onartu egin dute bidea ematea Lege Proposamen honi, baina horrek ez du esan nahi behin betiko onartu denik, eta onartzekotan, onartuko den testua ez da izango hasieran proposatu zena.
Beste aldetik, kontatu digu Eusko Jaurlaritzak CAF trenbide konpainian zuen diru parte-hartze publikoa handitu egin duela, eta igoera hori konpainia nazioarteko legedia urratuz Jerusalemen eraikitzen ari den tranbiaren proiektuarekin bat datorrela, eta horren kontura galdera parlamentario bat aurkeztu dela Eusko Legebiltzarrean. Haren ustez, Eusko Jaurlaritza akats politiko eta juridikoa egiten ari da CAFeko akzioen parte-hartzea justifikatzeko argudiabidean; izan ere; Nazioarteko Zuzenbideak, konpainia pribatuak ez bezala, erakunde publikoak behartu egiten ditu.
Uhintifada: Santiago Gonzalez Vallejo: «Dela utzikeria ideologikotik dela ezjakintasunagatik, zenbait alderdik onartu egin dute bidea ematea Lege Proposamen honi, zeinak antisemitismoaren definizioa bihurtzen duen Israelen eta sionismoaren aurkako kritikak bere baitan hartzeko»
??:??:??
4 01
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.