Kerman Perez de Heredia Euskal Herriko txinga-eroate txapeldunaren erakustaldia eta hitzaldia
OrganizerIKA
DateMay 20
Starts15:30
VenueGasteizko IKAren Amaritu euskaltegian
Maiatzaren 20an, Kerman Perez de Herediak, Euskal Herriko txinga-eroate txapeldunak,
hitzaldia eta herri kirolen erakustaldia eskainiko ditu Gasteizko IKAren Amaritu
euskaltegian. 15:30ean emango du hitzaldia Kermanek, eta, ondoren, gasteiztarrak
erakustaldia egingo du euskaltegiaren aurreko Caracas kaleko parkean.
Kerman Perez de Herediak 25 urte daramatza herri kiroletan. Sokatiran eta trontzan hasi
zen, eta, orain, giza proban, trontzan eta txinga eroaten aritzen da. Ez da makala haren
ibilbidea: txinga-eroaten sei aldiz izan da nagusi Euskal Herriko txapelketetan, eta egun,
EHko errekorra dauka; trontzan, Arabako txapelduna izan da hainbat urtetan; sokatiran
ere Arabako txapelduna izan da sarritan, eta EHko txapeldunordea lur gainean beste
behin.
Esan bezala, ekitaldia Gasteizko IKAren Amaritu euskaltegian izango da. Zentro hori iazko
ikasturtean ireki zuten IKAkoek El Pilar auzoko Paraguay kalean, eta, orain arte, pandemia
dela eta, ezin izan dute jarduera berezirik edo desberdinik egin; baina, oraingoan,
COVIDak eragindako murrizketak kendu izana aprobetxatu nahi dute, ikasleekin euskara
ohiko egoeratik kanpo ere lantzen jarraitzeko.