A desalambrar: M-18 Eva Forest gogoan!
Munduko Presoak SOS atalean Korsika izango dugu hizpide. Estatu baten maila errepresiboa neurtzeko, gatibu dituen preso politikoen zenbatekoak, erlatiboa bada ere, ez dela neurri fidagarria azalduko digu Walterrek. Kubaz arituko gara ostean. AEBk inposatutako blokeoak 60 urte betetzen dituen honetan, Jose Manzaneda Euskadi-Kubako kidea izan dugu solaskide. Kubari ezarritako blokeoarekin jarraiki, Carlos Pueblaren “La cuarentena” kantua ekarriko digu Iñakik abestiaren erradiografian. Inperialismo yankiaren tentakuluetaz ari garela, Kolonbiara joko dugu jarraian. Egunotan herri kolonbiarra jasaten ari den errepresio latzaren testigantza eta analisi politikoa eskeintzeko, 'Colombia Juventud Rebelde'-ko kidea den Andres Felipe elkarrizketatuko dugu bertatik bertara. Karibeaz ari garela, gaurko kolaborazioan Haití izango dugu mintzagai. Kubatik hain gertu bizirauten duen herri txiki bezain ezezagun honen inguruko argazki argigarri bat ekarriko baitigu, besteak beste, 'Instituto Simon Bolivar para la paz y la solidaridad de los pueblos'-eko zuzendaria, politologo eta militante iraultzailea den Carmen Navas Reyesek. Bukatzeko, gaurko Hitzak atala berezia dugu, Eva Forest zendu zela 14 urte beteko baitira bihar, maiatzak 19. “Eva Forest, ortzi-mugak zabaltzen dizkigun iraultzailea” izenburupean, Iñaki Gil de San Vicentek eta Bea Moralesek elkarlanean beronen bizitzaz, hitzaz eta ekintzaz arituko zaizkigu maitasunez noski, baina batez ere miresmenez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!