A desalambrar: M-9 Inperialismo patriarkarrari, internazionalismo feminista!
Gaurko irratsaioak bi helduleku nagusi ditu. Martxoaren 8a noski eta 1986ko martxoaren 12a. Bigarren datarekin hasteko, 'Apurtu kapitalaren Europa' lelopean, Askapenak prestatutako jardunaldien baitan, ostiral honetan Gasteizen, antolatu duten hitzaldiaren gaiari heduko diogu, hizlariarekin berarekin. Xabi Lasa, OTAN edo NATOren erreferumari buruz eta honen ondorio lazgarri zein hauenganako erresistentzia saiakerei buruz mintzatuko zaigu. Jarraian, Abestiaren erradiografian, Mamá Áfrika edo Miriam Makeba abeslari eta borrokalari hegoafrikarraren Soweto Blues abestiaren historia zirriborratuko digu Renék. Ondoren, etxe hontako Araba Hizpide magazinean egunotan emititu den 'Emakumeen borroka eta inperialismoa ekialde hurbilean' Ainhoa Alberdiren solasaldi borobila eskeiniko dizuegu. Gaurko kolaborazioan 'Kommuniskak, kamarada feministak' izenburupean, martxoaren 8aren jatorriaz, izanaz eta izenaz arituko gara. Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan, Clara Zetkin pentsalari ta borrokalariak Rosa Luxenburgen erahilketaren ostean idatzi zuen artikulua dakarkizuegu. 1919an aizpatasun hitza erabiltzen zuten ez dakigu, baina praktikatu praktikatzen zutela, zalantzarik ez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!