A desalambrar: U-26 Errepresioa eta gerra Estatuen eta inperialismoaren eguneroko ogia!
Kaixo entzule maiteok eta ongietorri A desalambrar irratsaio internazionalistara. Gaurko irratsaiora ezagunegiak ez diren prozesuak mahai gaineratu nahi ditugu. Komunikabideetan interes ezberdinak medio agertzen ez diren erresistentzian dauden bi herrien azken berriak eta nondik norakoak ekarri nahi ditugu gurera.
Hasteko Paraguayra joko dugu, eta horretarako miltante eta abokatu argentinar bat izango dugu telefonoaren bestaldean. Negro Soarezek Paraguayko ejerzitoak azken basakerien berri emango digu. Errepresioa mugarik ez duen herri paraguayarraren erresistentziak eta borrokamoldeak hausnartutzea ere da gure asmoa.
Paraguayrekin jarraituz Abestiaren erradiografiarako bertako polka bat ekarriko digu Renek. Azken hilabetetan Paraguayko gobernu faxistak erahil eta desagerrarazi dituen hiru neskatilen omenez entzungo dugu gaur Pájaro Txogui izeneko kantua.
Ostean Amparo Las Heras izango dugu solaskide, Yemenen guda bat egon badagoela gogogarazteko asmoz.
Amaiera aldera gaurko Hitzak tartetxoan iraultzaile handi batzuen heriotzen eferideak aitzaki beraien sormen teorikoaren lagin batzuk eskeiniko dizkizuegu.
Aipatutako guztia eta zerbait gehiago hurrengo 90minututan, uhinak martxan eta mikroak prest. Has gaitezen beraz munduko azken gertakariei errepasoa emanez, Bearen ahots eta Jesusen eskutik, gazeta internazionalistarekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!