A desalambrar: A-1 Estatu espainola herrien kartzela!
Gaurko saioan Galizako Causa Galizako Joanekin eta Andaluziako SATeko Oscarrekin egon gara 1978ko Konstituzioaz, errepresioaz eta espainiar Estatuak zapaldutako herriez hizketan. Renek lluis llachen "Campanades a mort" abestia ekarri digu, Martxoaren 3an Gasteizen izandako langile borroka eta honen kontrako sarraskia gogoan. Horrez gain, IzCako Elenak, Doris Benegas militantearen bizitzaz egin digu kolaborazio sentitua. Bukatzeko, Argalaren Testamendu politikoa esaten diotenaren zati bat aukeratu dugu erreforma politikoak suposatu zuenaz hausnartzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!