Gasteizko Michelineko plantillaren % 93ak babestu du greba eta eten egin da ekoizpena
ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek deitutako lau greba egunetako lehena izan da gaurkoa eta jarraipen zabala izan du. “Merezi dugun hitzarmena” lelopean milaka langile ibili dira pikete eta mobilizazioetan.