Kafe Expreso : 2012
Gaurkoa mezu nahikotxo banatu ahal izan ditugu, abesti eskaerekin batera, zoragarria izan da! Bestalde Ruben reportero ditxarratxeroak bidaia birtuala egin digu Errekaleorreko jaietan. Entzun eta goza ezazue!
Gehiago…
Gehiago…
Gaurkoa mezu nahikotxo banatu ahal izan ditugu, abesti eskaerekin batera, zoragarria izan da! Bestalde Ruben reportero ditxarratxeroak bidaia birtuala egin digu Errekaleorreko jaietan. Entzun eta goza ezazue!
Ostiralean elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Faroloian. Langile bati lan eskubide ezberdinak urratu izana salatu dute.
Epaia salatzeko deitu diren mobilizazioekin bat egin du Sarek. Guztiz zentzugabea dela esan dute, “atzera garamatzan sententzia”.
Kosmetika natural tailerra antolatu du Herrizomak Ekainaren 16rako.
Epaileak fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdia ezarri dio Jaime Rocari, Maialen Mazon 32 urteko emakume gasteiztarraren hilketa matxistaren ustezko egile gisa. Akusatuak deklaratzeari uko egin dio.
Colaboración habitual de la mano de Iñaki Uribarri, economista de Argilan – Esk.
UHINTIFADA 458. Datorren ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu du bere Beasaingo egoitzan. Espero liteke topagune hori foro egokia izatea enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodun eta inbertsiogileei nazioarte mailan eskuartean darabiltzan proiektuen inguruan; besteak beste; nazioarteko legedia urratuz, eta okupaziopeko eremuetan zehar, konpainia gipuzkoarra Jerusalem Ekialdearen eta Jerusalemeko hirigunearen artean eraikitzen ari den tranbia linearen inguruan. Baina, zantzu guztien arabera, beste behin ere, seguruenik, ezikusiarena egingo dute etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. 2019an Israelgo administrazioak eremu palestinarrean ilegalki okupatutako koloniak azpiegitura egonkor batez hornitzeko proiektuaren kontratua esleitu zien CAFek eta Shapir konapinia israeldarrak osatutako patzuergoari, proiektua nazioarteko zuzenbidearen kontrakoa bada ere. Gogoratu behar da Shapir, CAFen bazkidea, NBEren zerrenda beltzean dagoela, Palestinako okupazioarekin aberasten den enpresetako bat delako. Kontu honetaz hitz egiteko Santiago Gonzalez Vallejo ekonomilaria gonbidatu dugu Uhintifadako mikrofonootara. Gonzalez Comité de Solidaridad con la Causa Árabe erakundeko kidea da.
Gutxiengo sindikalak deitu arren plantillaren babes zabala jaso dute protestek. Akats baten ondorioz ekainaren 5a izango da lehen greba eguna
Igande honetan arratsaldeko 17etan ospatuko da Iraultza Txikien Akanpada antolatzeko VII. asanblada orokor irekia Izarrako kultur etxean.
Jenofa Berkhoirigoinekin hitz egin dugu, Argiako kazetaria.