BabaZorra : Euskal imaginario kolektiboa BZ-1.4
Arguiñano, Pello Reparaz eta Ilaski Serrano, Wazemank eta Vaya Semanita, Lipdubak eta furgoneteoa… Ba al dago euskaldunaren esperientzian hauek baino kontu unibertsalagorik?
Gehiago…
Gehiago…
Arguiñano, Pello Reparaz eta Ilaski Serrano, Wazemank eta Vaya Semanita, Lipdubak eta furgoneteoa… Ba al dago euskaldunaren esperientzian hauek baino kontu unibertsalagorik?
Magoak, hippyak, raperoak, Gasteizko pertsonajeak, gu geu… Arraroak al gara? dira? Beno, gutxienez barre egin dezakegu…
Matematika, zientzia, dirua, denbora… zer? Guk pertsonalki ez ditugu kontu hauek ulertzen eta aizu, ba hona hemen gure teoria konspiranoikoak azalpena emateko.
Lagunekin, ezezagunekin, familiarekin, irakasleekin… denok eta denekin marujeatzen dugu, gai sinpleena ere saltsero bihurtuz, eta gu, marujeoarekin alde gaude, eta harro.
Gaurkoan Uruguaytik jaso ditugu mezu zoragarriak, gora herrien arteko elkartasuna!!! Bestalde gaur Eider Rodriguezekin elkarrizketa egin dugu eta bere liburua zozketatu dugu. Goza ezazue. Datorren astean jai hartu dugu!!!
Aspaldiko partez! Kapasau? Pira asko, musika asko 2matxen… Ta gure bizitzetako sintonia zein izan da? Gaizki egotea, triste egotea, negua, lana, militantzia, martxoa Gasteizen, aldaketak bizitzan, gaixotasuna(k). Zaintzak non? Miseriak han!
UHINTIFADA 454. Iragan martxoaren 16an 20 urte bete ziren Rachel Corrie ekintzaile estatubatuar gaztea erail zutenetik. Corrie Rafah eskualdean zegoen, Gazako hegoaldean, palestinarren etxebizitza bat birrintzekoa zen Israelgo armadako bulldozerraren ibilbidea oztopatu nahian, ibilgailu militarrak zanpatu eta hil zuenean. Bi hamarkada geroago oraindik ez da erailketa horren inguruko erantzunkizunik zuritu. Corrie Israelgo armadak Palestinako lurraren barruan erail zuen lehenengo nazioarteko ekintzailea izan zen, eta gerora beste batzuk ere izango ziren. Gertaera hura oroitzeko Lidon Soriano izan dugu gonbidatuta Uhintifadako mikrofonootan. Soriano ekintzaile beteranoa da eta Komite Internazionalistak Palestinan antolatu dituen brigadetan koordinatzaile lanetan ibilitakoa.
Elkarretaratzea deitu dute jazarriei elkartasuna adierazi indar polizialen jarrera salatzeko, Bengolarran arratsaldeko 18:30etan.
Entrevista a Ainara, de Egiari Zor, sobre el ascenso de Arturo Espejo, guardia civil vinculado a la muerte por torturas de Mikel Zabalza.
“Leloak bi zentzu ditu, gizakiok bakarrik ezin dugulako errealitatea irauli eta urte gehiago betetzeko asmoa dugula dira.”
Gaurkoan Ainhoa Pardina EHUko doktoregaiaren hitzak entzuteko aukera izango dinagu. Euskal soziolinguistikan tesia osatzen ari dun eta hiztun berriak, euskaldunen aktibazioa, muda linguistikoa eta ikerlari gazteen lan-baldintza prekario eta kaltegarriak izango ditinagu hizpide. Horren ostean udaberriko sendabelarren txokoari atea irekiko zionagu eta katuen bizio ezkutu baten berri emango dinagu. Findu belarriak!