“Berdin bizitzen jarraitzea saltzen digute, landa eremua sakrifikatzearen truke”
Azpiegitura handiak eraikitzeko proiektu ezberdinek arriskuan jarri dituzte landa eremuak Euskal Herriko txoko ugaritan. Asko gainera, energia berriztagarrienak izanik, kontraesanez beteta etorri dira. Urte luzez lurraren defentsan eta berriztagarriak eskatzen aritutako pertsona eta elkarte ugari aurka agertu dira. Araba Bizirik plataformak landa eremutik datozen ahotsak bildu nahi izan zituen azaroaren 26an, Gasteizen egindako mahai-inguruan: “Berriztagarriak, ze irizpiderekin? Erronkak eta erantzunak landa-eremutik” izenburupean.