Uhintifada 428. Aste honetako atalean oso gonbidatu berezia izan dugu Uhintifadako mikrofonootan: Juani Rishmawi, langile humanitarioa eta gure irratsaioko kolaboratzailea Bethlehemen (Zisjordania). Rishmawik hiru hamarkadatik gora daramatza Palestinan bizitzen eta Health Work Committees (HWC) osasun erakundean lanean. Iragan 2021eko apirilaren 13an, gau aldean, Beit Sahourreko bere bizitokitik atxilo eraman zuten. Geroztik Israelgo justizia-errejimen militarra ezarri diote eta hamar hilabetetik gora eman ditu Israelgo kartzeletan, Palestinan langile humanitario lanetan aritu izanagatik. Azkenik, iragan otsailaren 7an utzi zuten aske.