• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Emakumeak lehen lerrora eta Herri Mugimendua protagonista aurtengo Martxoaren 3an

Emakumeak lehen lerrora eta Herri Mugimendua protagonista aurtengo Martxoaren 3an

 6 otsaila, 2018  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Emakumeak lehen lerrora eta Herri Mugimendua protagonista aurtengo Martxoaren 3an sarreran

Martxoaren 3an 42 urte beteko dira Espainiako poliziak Gasteizko bost langile erail zituenetik Gasteizko Zaramaga auzoan. Urtero bezala, sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte eta hauek prestatzeko asanbladak egingo dituzte datozen asteetan; aurreratu dutenez, eragile ezberdinek eta emakumeek izango dute protagonismoa.

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek urteak daramatzate Martxoaren 3ko mobilizazioak prestatzen. Aurten ere, 42.urteurrenean, mobilizazio ezberdinak egongo dira Arabako hiriburuan, baina sindikatuak ez dira eguneko protagonistak izango. 

Hala Bediri aurreratu diotenez, aurtengo “proposamena herri mugimendu eta eragile sozialekin konpartitzea da. Mugimendu sozialak jendarte politiko eta sozial justu eta solidario baten eraikuntzaren motore diren heinean, sindikalgintzatik uste dugu Martxoaren 3an protagonismo handiagoa izan behar dutela”.

Aurten, gainera, beste data batetik oso gertu iritsiko da Martxoaren 3a: Martxoaren 8ko Greba Feminista. Horregatik, uste dute Mugimendu Feministak berebiziko garrantzia izan behar duela egunean. 

Aurreratu dutenez, aurten sindikatuek ez dute pankartarik sinatuko. Soilik emakumeek eramango dute hau, urteko mobiliazio jendetsuenetarikoa izaten den manifestazioan. Martxoak 3 elkarteak ere protagonismoa izango du manifestazio buruan.

Zentzu honetan, eta hau guztia elkarbanatzeko eta fintzeko, sindikatu eta eragileen arteko asanblada irekia deitu dute otsailaren 14an 19:00etan ESK sindikatuaren egoitzan.

Bitartean, Agur 78 dinamika ere martxan da berriz ere. Asanblada irekia ditu dute Martxoaren 3ra begira: otsailaren 8an, 20:00etan Gasteizko Gaztetxean.

Otsailaren 26an, aldiz, sindikatuek eta Herri Mugimenduko eragileek mobilizazioak aurkeztuko dituzte.

 

 

 

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Inés Herrero (La Madeja): “Después de haber buceado en nuestros miedos, necesitábamos un número más alegre y disfrutón”
Iñaki Uribarri: “Cuando la administración te acostumbra a su mal funcionamiento, olvidas que está funcionando de forma irregular” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT