• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Berriak > De Andresen mesederako, Udalak Judimendi auzoa bakarrik utzi duela salatu dute

De Andresen mesederako, Udalak Judimendi auzoa bakarrik utzi duela salatu dute

 26 ekaina, 2017  Erredakzioa InBerriak  Iruzkinak desaktibatuta daude De Andresen mesederako, Udalak Judimendi auzoa bakarrik utzi duela salatu dute sarreran

Judimendiko auzokideek gogor salatu dute jaietan Udalaren partetik izan duten utzikeria; soilik hiriburuaren zentroan duen interesa salatu dute.

Judimendiko gazteek San Juan suen osteko egunean zaborra jasotzen ikusteak kritika eta erreakzio ugari sortu ditu sare sozialetan. Ekainaren 23ko gauean, ohikoa den moduan, milaka herritar hurbildu ziren auzora; aurtengoan, aldiz, Udalak ez zuen zaborra jaso hurrengo egunean. Hori dela eta, ekainaren 24an, Gazte Egunean, Judimendiko gazteek zaborra jasotzeari ekin zioten, parkea betetzen zuten botila, plastiko eta edalontzi ezberdinak bilduz. Haserrea sortu du “utzikeria” honek auzoan, gazteen eta ez hain gazteen artean.

Baina ez da haserrea sortu duen bakarra. Izan ere, ekainaren 23ko goizean, Ertzaintza auzora hurbildu zen auzoko lau presoen irudiak kentzeko. Irudiak kentzeaz gain, Kalera kalera txosnako pankartak kendu zituzten, eta asteburu guztian zehar, parkean zegoen zaborra kendu ordez “auzoko pankartak garbitu izana” salatu dute auzokideek. “Soilik De Andresen mesedetara egotea eta auzotarren nahiei ez erantzutea” leporatu diote Gorka Urtaran Gasteizko alkateari. Judimendiko gazteek helarazitako salaketa berdinean, “Urtarani soilik hiriaren erdigunea interesatzen zaiola” krtikatu dute: “Auzoko presoen pankartak kentzeko daukan presa eta horretarako parkea zikin uzteko kapaz dela erakutsi du Gasteizko alkateak”.

Hala ere, ez da Judimendiko jaietan egon den gabezia bakarra. Jaietara hurbildu diren herritar ezberdinek gogor salatu dute sare sozialetan komun publikorik ez egotea.

https://twitter.com/halabedi/status/878657907306508289

 

 

 

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Independentzia Eguna urriaren 14an Aiaraldean, “herri proiektu propioa eraikitzera bidean”
Aitor Sánchez (Mi Dieta Cojea): “La quimiofobia, el miedo a lo químico en los alimentos es infundado” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT