B.A.L.A. jaio da, Gasteizko hainbat bollerez osatutako kolektiboa
Ikusgarritasun Lesbikoaren egunean eman dute jakitera kolektibo berria: «Bollera izatea ez dugu aukera edo orientazio gisa ulertzen, sistemaren baitan arrakala edo haustura bat suposatzen duen identitate iraultzaile gisa baizik». Maiatzaren 3an aurkeztuko dute publikoki B.A.L.A., Gasteizko Gaztetxean.
