Egin zaitez HALABELARRI!! Zure txutea behar dugu!
Halabelarriak izan dira Hala Bediren bihotz eta erregaia, eta erregai hori ezinbestekoa izango da motorrak martxan jarraitu dezan. Ezinbestekoa zara zu… eta orain ere ezinbestekoa dugu zure txutea. Halabelarriak behar ditugu. Behar zaitugu. Zu, Hala Bedi babesten duzun hori, Hala Bedin sinisten duzun hori, orain da unea urrats berri bat eman eta bazkide egiteko
👂❤🔥 Las Halabelarris han sido, y son, el corazón y el combustible de Hala Bedi, combustible que sigue siendo esencial para que nuestro motor nunca deje de girar.
… y ahora también necesitamos tu txute. Necesitamos Halabelarris. Te necesitamos. Tú, que tanto crees en Hala Bedi, que durante tanto tiempo has apoyado a Halabedi… ¡Ahora es el momento de dar un paso y hacerte socia!
🔴 EGIN ZAITEZ HALABELARRI! ZURE TXUTEA BEHAR DUGU!! 🔴
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!