“Presoen senide eta lagunen bizitza ezin da zortearen eskuetan utzi”
Azaroaren 3an aske gelditu zen Alfredo Remirez 'Erre Harria' amurrioarra, urtebetez espetxean egon ondoren. Berriro etxean dago, libre, eta aste honetan, Hala Bediko estudioetan izan da. Besteak beste, espetxealdia, sakabanaketa, adierazpen askatasuna eta euskal preso politikoen egoera izan ditu hizpide Araba Hizpide magazinean egindako elkarrizketan.
2015an atxilotu zuten Remirez, Armiarma operazioaren baitan, eta 2017an urte erdiko zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, sare sozialetan “terrorismoa goratzea” egotzita. Aurretik, 2009an, urtebeteko zigorra ezarria zuen, herriko jaietan preso baten panpina ateratzeagatik. Bi zigorrak aintzat hartu zuen Auzitegi Nazionalak Alfredo espetxeratzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!