• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Bertan behera utzi dute Zabalganako familiaren etxegabetze prozesua

Bertan behera utzi dute Zabalganako familiaren etxegabetze prozesua

 22 urtarrila, 2018  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Bertan behera utzi dute Zabalganako familiaren etxegabetze prozesua sarreran

Kaleratzea urtarrilaren 23an izango zen baina Gasteizko epaitegi batek bertan behera utzi du hau, arrazoia emanez Kaleratzeak Stop! elkartearen salaketari. Tutoretzapeko etxe pribatua eskainiko dio Udalak familiari. 

Urtarrilaren 23an, asteartean, Vitalquilerrek Mawa, Mohamed eta euren lau seme-alabak kaleratzeko asmoa zuen.  Kaleratzeak Stop! elkarteak salaketa jarri zuen elkarte honen aurka. Izan ere, familiak ez du diru-laguntzarik jasotzen eta euren diru-iturri bakarra Mayaren 760€-ko soldata da. Mohamed, aldiz, gaixorik dago: depresioa dauka eta hala erakusten du Osakidetzako informe batek. Alokairua 525€-koa da: kontuek ez dute ematen. 

Kaleratzeak Stop Arabak kaleratzea bertan behera uzteko eskaera aurkeztu zuen eta arrazoia eman diote orain epaitegiek.

Vitalquilerrek familia salatu zuen 2016ko uztailean 2.603€-ko zorra izateagatik. Lehenengo kaleratze saiakera bertan behera gelditu zen, eta ‘abisu’ horren ostean familia zorra ordaintzen hasi zen, gutxinaka-gutxinaka.

Inmobiliariak ez zuen familiak eskatutako luzapena onartu eta kaleratze prozesua martxan jarri zuen berriz. Arrazoietako bat, banketxeen babesik ez zutela zen, alegia, ez zutela banketxe bakar baten abala jasoko. 

Azken orduetan jakin denez, Gasteizko Udalak tutoretzapeko etxe pribatua eskainiko dio Udalak familiari. Ez dute alokatzeko etxebizitzarik lortu, baina pisuan jarraitzeko aukera izango du familiak, Udalak adierazi duenez. Hori dela eta, Kaleratzeak Stop Araba!-k iragarrita zuen elkarretaratzea bertan behera geratu da. 

Kaleratzeak Stop Arabak gogor egin zuen Gasteizko Udalaren aurka aurreko astean. “Zergatik ez dizkiete Gasteizko etxe hutsak familia hauei eskaintzen?”, galdetu zuen elkarteak.

2017an Araban 197 familia kaleratu zituzten, 2016an baino gehiago. Soldata baxuak eta pobrezia dira arrazoi nagusiak, kaleratzeen aurkako elkarteak salatu zuenez.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← “Iremos al sur de Italia para seguir denunciando las políticas migratorias europeas que criminalizan y que asesina a las personas”
“Gasteiz Antzokiaren proiektuarekin bat egiten dute alderdi guztiek, beraz, epeak eta finantzabidea finkatzea eskatzen dugu” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT