• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Bost urtez kultur uzta biltzen

Bost urtez kultur uzta biltzen

 19 abendua, 2018  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Bost urtez kultur uzta biltzen sarreran

Baratza Aretoak bost urte bete ditu, eszena kultural lokalean tresna berriak sortuz eta sortzaileak formatuz. Datozen egunetan, ekimen ezberdinekin ospatuko dute urteurrena.

Bazen behin bazar txinatar bat, edo altzari denda bat, edo gerra garaiko biltegi bat… bazen behin, iragan bati buruz hitz egiten duen esamoldea da. Baina utz dezagun iragana memoriaretzat, gu orainan gaude eta. Horrela hasten da Baratza Aretoak bere bosgarren urteurrena ospatzeko idatzi duen gutuna.

Bost urte bete ditu Baratza Aretoak, eszena lokal kulturala indartuz eta sortzaile berriak formatuz eta sortuz. Horretarako, areto honek erresidentziak, klaseak eta programazio eszeniko zabal bat eskaini ditu azken urte hauetan, Gasteizko Aldabe Plazan kokatuta duten lokalean.

“Ba al dago orainik iraganik ez badago? Ba al dago etorkizunik orainik ez badago?”, galdetu dio bere buruari Baratza aretoak.

Hasierako ipuinarekin jarraituz, atzera begiratu baino ezin dugu egin, bazar edo denda hura, duela bost urte, Baratza Aretoan bihurtu zela ikusteko. “Iraganeko aztarnak bere barruan gordetzen ditu eta 5 urte hauetan ekoiztu duguna etorkizunerako geratuko da. Egun ezin dugu poza sentitu atzera begiratzen ez badugu eta ez badugu ozen esaten: Zorionak Baratza, esku oso bat bete duzu“.


Circolando, Matarile antzerkia, Muskhum eta La Baldufa urteurrena ospatzeko

Abenduaren 21ean, ostiralean, hasiko da urteurren festa. Horretarako, ostiraletik igandera bitartean ekimen ezberdinak egongo dira Baratza Aretoan.

  • Circolando | Abenduaren 21ean, ostiralean, 20:00etatik aurrera, ‘Brisa o tifón’ antzezlana. “Gauza sinpleen edertasuna lantzen duen ikuskizuna”.
  • Matarile | Abenduaren 22an, larunbatean, 20:00etatik aurrera, ‘Los limones, la nieve y todo lo demás’ antzerkia. “Dena uzteko tentazio eta beste leku batera korrika ihes egiteko gogoak” islatzen dituen antzezlana.
  • Muskuhm | Aurreko antzerkiaren ostean, larunbatean bertan, talde honen kontzertua egongo da aretoan.
  • La Baldufa | Abenduaren 23an, igandean, 19:00etatik aurrera ‘Safari’ antzezlana, hiru urtetik gorako haurrentzako antzerkia. “Hezkuntzaren eta lanaren bitartez, jarrera positiboak bultzatu daitezkela kobentzituta gaude”.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Grecia, de la continuidad de la crisis, población exiliada kurda y campamentos de concentración en las islas
Un documental repasará la historia de los colectivos LGTBIQ+ de Gasteiz →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT