Parrilla berriaren aurkezpenak emango dio hasiera Hala Bedi Tabernaren egutegi kulturalari

Parrilla berriaren aurkezpenak emango dio hasiera Hala Bedi Tabernaren egutegi kulturalari

Gazte Bulkadak, Traumreise eta Piuke Ausart irratsaioak nobedadea izanik, Hala Bedik 34 irratsaio propioz osatutako 2018-2019 ikasturteko parrilla berria aurkeztuko du larunbatean. Hala Bedi Tabernak ere, egutegi kultural zabal bati hasiera emango dio.

Ikasturte hasierarekin batera, Hala Bedi irratiak kurtso honetarako dituen nobedadeen berri emango du klasiko batean bihurtu den Parrillada Egunarekin. Eta egun hori, larunbat hau izango da, 12.00etatik aurrera Hala Bedi Tabernan bertan. Ikasturteko nobedadeak ezagutzeko, gonbidatuz betetako zuzeneko irratsaioa egingo dute tabernatik bertatik eta hurbiltzen direnentzako ez da zizka-mizkarik faltako.

2018-2019 ikasturteko programazio berrian, hiru dira aipatzekoak:

  • Traumreise | Musika elektronikoari eskainitako irratsaioa. Larunbatero gaueko 23:00etatik 24:00etara entzungai, Hala Bedi Bat-en.
  • Gazte Bulkadak | Gazteengandik gazteentzako egindako irratsaioa, Gazte Mugimenduen espresio ezberdinek lantzen dituzten gai zein proiektuak ezagutarazteko eta hausnarketak emateko tartea. Asteartero 19:00etan Hala Bedi Bat-en entzungai.
  • Piuke Ausart | Hego Ameriketako jatorrizko herrien eta, bereziki, Mapuche herriaren inguruko berriak landuko dituen irratsaioa. Igandero 14:00etatik 15:00etara entzungai Hala Bedi Bat-en.

Gainera, aurreko ikasturtearen erdialdera martxan jarri zen Poeta Madarikatuak irratsaioa, irakurzaleek irakurzaleentzat egindako saioa, ere entzungai izango da igandero 21:00etatik 22:00etara.

Aipatutako irratsaio hauek guztiak Hala Bediren kate elebidunean izango dira entzungai, Hala Bedi Bat-en (107.4 FM Gasteiz eta Lautadan / 107.7 FM Arabar-Errioxan).

34 irratsaio propio izango ditu aurten Hala Bedik

Hala Bedi Bi-ri dagokionez, euskara hutsezko katea (88.8 FM Gasteiz eta Lautadan), ikasturte honetan ere Araba Hizpide goizeroko magazinarekin aurrera jarraituko dute, goizeko 8:30ean hasita aktualitateari eta inguruko albisteei goizeroko errepasoa egiteko astelehenetik ostiralera. 21:00etan hasita Arrosa Sareari esker gurean entzungai izango ditugun beste irrati batzuetako programak eskainiko dira egunero. Gainera, larunbat eta igandetan, 10:00etan, Alai Bedi umeen irratsaioa entzun ahal izango dute etxeko txikienek kurtso honetan ere.

Ohiko magazinez gain –Suelta la Olla, Zebrabidea eta Kantoia- 34 irratsaio propio daude aurten Hala Bedi Bat-eko parrillan: 12 euskaraz izango dira, 21 gazteleraz eta bat galizieraz.

Tabernaren ikasturte berria

2018-2019 ikasturteari hasiera eman diote Hala Bedi Tabernan eta parrillada ekimen horietako bat izango da. Hala ere, badaude beste hainbat ekintza, programazio kulturala betetzen dutenak: Erria aldizkariaren aurkezpena, kontzertua, Bertxoko… Gainera, hilabetean behin Hala Bediko programa ezberdin bat DJ gisa jantziko da eta musika ipiniko du tabernan. lehenengoa, Basati irratsaioa izango da, azaroaren 24an.

  • 17, larunbata (12:00): Hala Bedi irratiaren 2018/19 parrillada aurkezpena.
  • 18, igandea (19:30): Mau Lee & The Kutxaratxas kontzertua (folk zikina, AldeZaharra-Errekaleor).
  • 22, osteguna (23:00): DJ Maripili.
  • 24, larunbata (23:59): DJ Boskebeat (Basati irratsaioa, Drum&Bass).
  • 27, asteartea (19:00): Erria aldizkariaren aurkezpena.
  • 29, osteguna (20:00): Bertxoko sariketaren finala + DJ Ous.
Bizilagunak Araba 2018 argazkitan

Bizilagunak Araba 2018 argazkitan

 Igandean ospatu zuten 2018.urteko Bizilagunak Araba, bazkalorduan herrialde ezberdinetako ehunka lagun bilduz elkarte, etxe, txoko eta Gaztetxe ezberdinetan. Araban, aurreko urteko marka gainditu zuten, 1.300 lagun baino gehiago bilduz.

Aurreko urteetako esperientzia arrakastatsuetatik tiraka, aurten ere Bizilagunak Araba ospatu dute herrialdean. Horretarako aukeratutako data azaroaren 11 izan zen, igandea. Etorkin, errefuxiatu eta bertako familiak bazkaltzeko elkartu ziren gurean, Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxeetan ekimen berdina egiten zeuden bitartean.

Funtzionamendua oso erraza da. Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek hartu du parte, antolaketan laguntzeko. Familia kontzeptua modu zabalean ulertzea nahi dute antolatzaileek: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak…

“Asko gara kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko gogoak ditugunok, baina  askotan, aukerak topatzea zaila egiten zaigu”, azpimarratu zuten ekimeneko sustatzaileek. Araban, edizio honetan aurreko urteko marka hautsi zuten: 1.311 lagun aurreko urteko 1.000 lagunen aurrean.

Sumisión City Blues presenta Nochebuena en la Ciudad, “un videoclip al estilo de Elvis o Sinatra”

Sumisión City Blues presenta Nochebuena en la Ciudad, “un videoclip al estilo de Elvis o Sinatra”

El grupo gasteiztarra Sumisión City Blues, formado en 2009 por “gente curtida en el punk, el jazz y el rock´n´roll más sucio”, tuvo claro desde sus inicios que lo que quería era una vuelta a las raíces. “Vuelta al blues, al folk o al country, pero sin intención de hacer revival alguno. Sumisión City Blues somos gente real, y aunque se inspiren en la música rural americana, su intención es hacerlo desde la perspectiva de las calles de Euskal Herria”, explican. “Una mezcla imposible entre Mink Deville y Cicatriz”, dijo alguien.

Por si eso fuera poco, y tirnado de humor, consideran que “una de las cosas que tuvimos claro desde que formamos SCB, era que íbamos a hacer discos de Navidad, al estilo de Elvis o Sinatra“.

Casi 10 años después, Sumisión City Blues ha conseguido su objetivo de presentar un videoclip navideño. “Ambientado en un futuro no muy lejano, en una sociedad pre-apocalíptica, una agrupación belenista navarro-alavesa conocida como Sumisión City Blues decide presentarse al asalto en una fiesta de payos junto al mar cantábrico. Una vez allí imponen justicia, exponen sus creaciones e interpretan canciones de navidad”.

Dirigido por Txitxo Amili, ‘Nochebuena en la Ciudad’ pertenece a las mismas sesiones de grabación de ‘El Pequeño Bastardo’ que es el tema que Sumisión City Blues aporta al single navideño compartido con la banda donostiarra Señor No y editado por Folc Records de Madrid. Este trabajo está  grabado por Joseba Baleztena en Near Jamalandruki Studios de Gasteiz, mezclado por el propio Baleztena e Iñigo Irazoki en Atala Estudioa de Bera y compuesto de escritos de Sumisión City Blues.

Llevan editados numerosos trabajos hasta la fecha en forma de singles, maxi singles, EPs, LPs, video/singles… y se pueden escuchar en http://sumisioncityblues.bandcamp.com/.

Pikara magazine presentará su último anuario en Gasteiz

Pikara magazine presentará su último anuario en Gasteiz

Este miércoles 14 de noviembre las compañeras de Pikara magazine vienen a Gasteiz a presentar su último anuario. Bajo el lema Tejer Sin Patrón han sacado adelante la sexta edición de Pikara en papel. Este es el segundo año, además, que la revista trae contenidos inéditos y una gran cantidad de temas nuevos.

Argazkia: Ecuador Etxea

“Siempre es un placer tener a nuestras aliadas en el periodismo colaborativo en antena, pero esta vez, también, nos veremos las caras”, explican las compañeras de O No Será-Edo Ez Da Izango, programa sobre feminismo de Hala Bedi que desde el pasado enero publican sus programas en la web de Pikara, fruto de una nueva alianza comunicativa.

Desde que comenzaron su andadura hace 8 años Pikara magazine ha sido uno de los referentes en cuanto a contenidos, artículos, búsqueda de interlocutoras y fuentes en los magazines.

Para celebrar esa reforzada unión comunicativa feminista y conocer de primera mano los contenidos del nuevo anuario, el próximo miércoles 14 de noviembre las compañeras de Pikara magazine estarán en el local de Hala Bedi (Bueno Monreal 16) a partir de las 19:00 horas, donde podremos compartir contenidos y un pequeño lunch entre quienes se acerquen.

 

“Gezurrari egia”

“Gezurrari egia”

Ezin eutsi, hainbat gezur eta konturen harira nator plaza hontara. Ikasle Abertzaleakeko militante ohia naiz ni ere, Euskal Herrian izan diren beste milaka pertsona bezala.

Lehenik, esan beharra daukat, berez, ez nagoela ados eztabaida hau modu publikoan egitearekin, eta oraindik gutxiago IAko militante ez garenon artean, jarrera paternalistekin IAren independentzia kolokan jartzen baita, militanteei legitimitatea kenduz haien momentu historikoan.

Guk gure bidea eta hautuak egin genituen, orain beraiei dagokie errealitatearen azterketa materialistak egin eta egungo erronkei heltzea, orain arte marraztutako ibilbidetik abiatuta. Guk geuk egin genuen bezala.

Ordea, Ezker Abertzalearen hiru antolakundetako zuzendaritzek IA akosatzen jarraitzen dute publikoki, militante konprometitu hauen jardunarekin bukatzeko helburuarekin. Bai, IAk Ezker Abertzalearekin bukatu nahi duelaren gezurra sustatu duten pertsona berdinak.

IAren 30. urteurrena gustura ospatuko zenutela diozue, baina ezinak ez dizuetela halakorik egiten uzten. Ahatik, ezina, publiko egitea erabaki duzue, zuen ezinak besteen ahala zapuztu dezakeelakoan.

Zuen ezina arma politikoa da beraz, gogoan dut baina ezina materialki jazan genuenekoa; 30. urteurrena gustura ospatuko zenutela diozue, baina ezin duzuela. Gogoan dut IAren 25. urtemuga ospatu nahi baina behar bezala ospatu ezin izan genuenekoa.

Gogoan dut, Azken Ikasle Dantza bertan behera geratu zenekoa, nahia ezin bilakatu zenekoa. Borondate falta bera izan zen orduan ere Ezker Abertzaleak ikasle antolakundearen aurrean erakutsitakoa.

Antolakundea desagerrarazteko agertoki aparta zabaldu zen orduan, gaur publikoki diozue, orduan barne mailan ikusi genuen. Bitartekorik gabe geratu zen orduan ikasle antolakundea, ekonomikoki ahul eta bitarteko faltak egiturako barne harremanak mantentzeko oztopo nabarmenekin.

Ikasle Antolakundeak baina azken 5 urte hauetan, guztietan eta eszepziorik gabe, duen erantzukizun politikoarekiko konpromisoa adierazi du, Euskal Eskola Nazionalaren bidean proiektu taktikoak aurrera emanez mugimenduarekin batera (Herri Uniak, Eskola Kol., Talde Kritikoak….).

Are eta gehiago nazioarteko ikasle mugimenduekin harremanak indartu ditu eta Europako Ikasle Foroa antolatuz eta antolakundearen barne kohesioa eta ahalduntzea indartuz Eskola Ibiltarian.

Kritikak eta irain asmoa duten izenondoak nagusi diren garai hauetan lan guzti horren aitortza bearrezkoa da: izan ginen eta badira, antolakundeak bizirik badirau unean uneko militanteen konpromisoagatik da.

Ez zaizue aski, orain dela gutxi publiko egin baina duela gutxienez urte bat martxan zenuten zuen agindupean jardungo duen ikasle antolakundea sortzearekin?

Horregatik, hari hau idaztera behartuta ikusten dut nire burua. Biolentziaren aurka egonda, erasoen aurrean biolentziarekin autodefendatu behar den bezala, eraginkorra den kasuetan. Gezurrari egia.

Hasteko, “IAko militante ohiek” gaur zabaldutako irakurketaren atzean dagoena salatu nahiko nuke luzatu gabe.

Orain dela hainbat aste Sortuko zuzendaritzak (bai, Sortuko zuzendaritzako pertsona batek) Whatsapp talde bat sortu zuen. Bertan, haien “konfidantzazko” IAko hainbat militante ohi sartu zituzten, irakurketa “idatzi” eta sinatzeko.

Adierazgarria eta poztekoa da talde honetan sartu zituzten pertsonen artean hainbatek ez duela sinatu eta beste hainbat taldetik irten direla, Sorturen asmoak salatuz. Haien artean, oraindik Ezker Abertzale ofizialaren militante direnak. Biba zuek.

Irakurketaren edukiari dagokionez nahiko superfiziala da, sentimenduetara joz analisi materialista eta politiko sakona egin ordez. Pena sentiarazten didazue, serio deritzot. Horrez gain, horra hor hainbat perla.

  1. perla: «Tristuraz diogu gaur egungo Ikasle Abertzaleak erakundearen izaera, praktika, diskurtsoa eta estrategia ez datozela bat bere jaiotzan eta hamarkadetan izan dituenekin». Faltaría más. Helburua antolakundeak intakto mantentzea al da? Jarrera honek dialektika bera ukatzen du. Mugimenduek analisirako gaitasunagaratu eta momentuko baldintza eta beharretara egokitutako bideak marrazten dituzte? Luzerako emango luke; nik kontrako inpresioa daukat. Aldaketak berezkoak eta beharrezkoak dira, analisirako eta kritikarako gaitasuna eskuratu izanaren seinale.. Gainera, bere akats eta gora-beherekin IAren bilakaerak askatasun nazional zein sozialerako aukerak handitzen dituela uste dut. Eta akaso Sortu, Ernai eta LAB haien sorreran zirena al dira? Nor dago esentziaz eta herentziaz hitz egiteko posizioan? Oinarria ez dago tinko zioen norbaitek. Kontua da, bakoitzak norantz jo duen. Bide sozialdemokrata hartu ez duena, zuentzat disidente eta traidore. Sortzen ari zareten ikasle antolakundea ez delako IArekiko disidentea izango ezta?
  2. «Erakunde abertzale eta aurrerakoi masa erakunde bezala definitu zen IA». Historia berdinakin erre que erre… Eta? Gainera, ziurtatzen dizuet nik militatu nuen hainbat urtetan izanez bai, baina praktikan hura ez zen “masa” antolakundea. Paperak dena irensten du.
  3. perla: «Desitxurapen partidistak eta hiperpolitizatuak alboratzen ziren eraginkorrak ez zirelako».

Benetan, ez al duzue lotsarik? Ez al duzue zuen haserrea oroitzen IAk Europar Batasunerako hauteskundeetan Bilduri kanpaina ez egitea erabaki zuelako? Ez zuen ezta LABek ere egin! Maemia. Eta hiperpolitizatuak? Zer da hori? Orain politizatuak egon behar gara baina gutxi? Mesedez.

Askoz gehiago dira perlak baina, orokorrean, autokritika falta dago EAOn, haien lotsak kontrolatzen ez duten Herri Mugimenduaren aurka eginez ezkutatuz. Legitimitaterik ahal daukate Sortuk eta LABek lekzioak emateko? Serio uste duzue hezkuntza esparruan ongi ari zaretela?

Hauek guztiak egunerokotasunean bizi eta biziko ditugunak dira Ezker Abertzaleak bere jarrera aldatzen ez badu. Baina zer dago honen atzean? Noizbait askatasuna lortu nahi badugu argi izan behar ditugun hiru kontuak: helburuak, estrategia eta taktika.

Independentzia nazionala eskuratzeko estrategia sozialdemokrata interklasista, ezinezkoa dena. vs. Independentzia eta sozialismoa eskuratzeko langile estrategia, gehiengoaren estrategia, posible dena.

Kalean ikusiko dugu elkar. Edo ez.

*Artikulu hau @gezurrari twitter kontuak hari gisa publikatu du eta kontu horren izenean sinatzea erabaki du egileak.

CNT Gasteiz denuncia acoso sexual en el Café Vendetta a una de sus compañeras

CNT Gasteiz denuncia acoso sexual en el Café Vendetta a una de sus compañeras

Un nuevo caso de discriminación y violencia hacia las mujeres. Así ha definido CNT Gasteiz el último caso de acoso sexual a una de sus compañeras. En un comunicado, explican que “en este caso, la violencia estructural que mantiene y perpetúa el sistema heteropatriarcal, a través de una de sus manifestaciones frecuentes en el ámbito laboral, ha llevado a una compañera a denunciar al dueño de Cafetería Vendetta por acoso sexual y por razón de sexo”.

De este modo, desde el sindicato entienden que “la violencia estructural del sistema heteropatriarcal tiene múltiples caras y que una de ellas es el acoso sexual“.

“Reivindicamos la autodefensa anarcofeminista, la organización y el apoyo mutuo entre compañeras como armas para protegernos y defendernos”

Además, consideran que “el acoso sexual constituye un riesgo laboral real que asumimos muchas de nosotras en nuestro puesto de trabajo“.

Por todo esto, CNT Gasteiz ha decidido denunciar al dueño de la Cafetería Vendetta y animan al resto compañeras a no acudir a este establecimiento para mostrar su rechazo.

“Reivindicamos la autodefensa anarcofeminista, la organización y el apoyo mutuo entre compañeras como armas para protegernos y defendernos de los ataques diarios de las personas que encarnan y provocan la violencia hacia las mujeres”.

Por todo ello, CNT Gasteiz ha convocado una concentración de denuncia el próximo viernes 16 de noviembre a las 19:30 horas en la puerta del Café Vendetta (Portal de Zuazo 4).

Kaleratzeak Stop Araba exige “cambios radicales en un sistema judicial claramente dependiente de los poderes fácticos”

Kaleratzeak Stop Araba exige “cambios radicales en un sistema judicial claramente dependiente de los poderes fácticos”

Kaleratzeak Stop se ha concentrado el jueves día 8 frente a los juzgados de Gasteiz en rechazo a la decisión del Tribunal Supremo de “modificar sus propias sentencias en beneficio de la banca”, cargando ahora el impuesto de las hipotecas sobre los consumidores.

Desde esta plataforma denuncian el “sometimiento descarado del Tribunal Supremo a los intereses de la banca” y exigen “cambios radicales en un sistema judicial claramente dependiente de los poderes fácticos”.

“Hay que movilizarse, hasta conseguir que los bancos paguen por todo lo robado y por todo el sufrimiento que están causando, y hasta conseguir que el Tribunal Supremo, y toda la cúpula judicial, dejen de actuar descaradamente en beneficio de los poderosos”, explican.

Esta movilización llega horas después de que dicho tribunal haya dado la espalda a los hipotecados les haya obligado a seguir pagando un impuesto que en principio iba a correr a cargo de los bancos. La Sala Tercera del Alto Tribunal revocó el martes por un ajustado 15 a 13 la jurisprudencia que cargaba el AJD (Actos Jurídicos Documentados) a los bancos, librando a las comunidades autónomas de desembolsar 2.300 millones y eximiendo a las entidades financieras de tener que asumir el pago de 640 millones al año.

“Izan ginen eta izango gara” -Ikasle Abertzaleak antolakundeko hainbat kide ohi-

“Izan ginen eta izango gara” -Ikasle Abertzaleak antolakundeko hainbat kide ohi-

Idazki hau izenpetzen dugunok Ikasle Abertzaleak antolakundeko militanteak izan gara, 1988an ospatutako asanblada sortzailean, aurretiko urratsetan eta gerora egon diren kongresu eta ibilbide oparoan. Gutako askori IAk eman zigun lehen esperientzia militantea. Gure gaztaroaren zati bat, gure energien eta gogoen zati bat IAri emandakoak gara. Beste edozein militantzia-eremu kolektiboetan gertatzen den bezala, eman bai baina trukean ere asko jaso genuen. Ez da exajeratua esatea IAk arrastoa utzi zuela gugan, egin egin gintuela pertsona eta militante bezala. Hezi egin ginen ikasle mugimenduan, hezi eta hazi adiera zabal eta sakonean.

Ikasle eta abertzale ginen. Euskal Eskola Nazionala eta Euskal Unibertsitatea amesten genuen. Euskal Herriaren askapen prozesuari berebiziko ekarpena egiten ari ginela sinisten genuen; non eta hezkuntzaren alorrean, pertsona kritiko, aske eta emantzipatuak sortzeko estrategikoa den eremu batean. Helburuari soilik ez, bideari ere erreparatu genion eta Hezkuntza Sistema Propioaren aldeko aliantzak bilatu genituen.

Denboran nahiko hurbil dauden erreferentzia batzuk aipatzearren, Euskal Curriculumaren sortze prozesuan edota Oinarrizko Hezkuntza Akordioan IAren sinadura ageri da. Hezkuntza mugimenduko eragile asko eta ezberdinen artean jositako egitasmoetan ikasle ahotsa mahaigaineratu genuen. Kaleak eta instituzioak bete genituen ikasle ahotsez, ahots abertzalez ezkertiarrez. 30 urte beteko dira aurten Ikasle Abertzaleak sortu zela. Urteurren borobila, gustura ospatuko genukeena, ehundaka lagun berriz elkartzeko aitzakia polita litzateke. Belaunaldi berriekin batera IAren iraganari eta etorkizunari gorazarre egiteko momentu polita litzateke. Zaila gertatuko zaigu, ordea, gaurko IAren diskurtsoan eta praktika politikoan ez baitugu guk ezagutu genuen antolakundearen arrastorik aurkitzen. Beste zerbait bihurtu da, hamarkadetako ibilbide historikotik deslotu dena.

Erakunde honen izaera, diskurtsoa eta lan ildoak 1991ean ospaturiko lehen Kongresuan definitutakotik nabarmen urrundu dira. Hastapen horretan marraztu ziren helburuak, oinarri ideologikoak eta estrategiak; funtsean, Euskal Irakaskuntza Nazionala eraikitzera begira ikasle gehiengoaren erreferentziazko tresna izateko asmoz sortu zen IA. “Ikasleek arazoak planteatzeko gugan erreferentzia puntu bat aurki dezatela” jarri genuen xede bezala hastapeneko ponentziatan. Horretarako, “erakunde abertzale eta aurrerakoi” eta “masa erakunde” bezala definitu zen IA, eta bere praktika ikasleon problematikan lehentasunez zentratzea erabaki zen. Euskal Ikasle Mugimenduaren ikuspegi zabal, ez apropiatibo eta adierazpen ugarikoa zuen eta errespetuzko interlokuzioaplanteatzen zuen adierazpen ideologiko guztiekin.

“Metatzeaz ari garenean ez ditugu soilik gure oinarriekin %70-80-90ean ados dauden militante berriak lortu nahi, gure artean nahi genituzke baita ere, ideia ezberdinak izanik ere beraien erreibindikapen ezberdinak defendatzeko eta gurekin lan egiteko loturak sortu eta mantentzeko prest dauden ikasleak”, “apaltasunez sentsibilitate ezberdineko sektoreetara zabaldu behar dugu, eskematismoak eta egia santuak baztertuz” gisako esaldiek argi adierazten dute zein zen filosofia. Lehen kongresutik bosgarren kongresura mantendu eta berretsi den filosofia, hain zuzen.

Lehen kongresuko ponentziei begiratzea nahikoa da konturatzeko zer nolako umiltasun eta autokritikaz kokatzen zen estrategiaren erdian indar ezberdinen biltzea. Nola ghetto edo koadrila itxietan bihurtzeko arriskua ekiditeko planteamendu irekiak eta anitzak lehenesten ziren. Nola ikasleen arazoen tratamenduari ematen zitzaion garrantzia: “ikasle sektore zabalen erreferentziapuntu izatearen papera berreskuratu nahi badugu, ikasleei bereziki dagozkien gaiei lehentasuna eman behar diegu”.

Nola desitxurapen partidistak eta hiperpolitizatuak alboratzen ziren eraginkorrak ez zirelako. Nola aktibismo hutsaren eta grebaren erabilera okerraren kritika egiten zen, eta masa borrokak, mobilizazioetatik harago, ikasleek bere problematikarekiko kontzientzia hartzean pibotatu behar zuen. Nola ikasle asanbladak zaindu, kalitatez hobetu eta benetan parte hartzaileak bilakatu nahi ziren. Nola ikasgelan eta ez kanpoan zentratu behar zen lana ikasleen arazoekin kontaktu zuzena izateko. Nola ez zen “a priori jarrera anti-instituzionaletan erori behar” eta lan instituzionala bultzatu behar zen. Nola diskurtsoak ikaslegoaren gehiengo batekin kontaktatzeko modukoa eta erakargarria izan behar zuen. Aspaldian idatzitakoaren arabera, “azalduko dugun estiloa eta diskurtsoa oso garrantzizkoa da. Argumentatu behar dugu eten gabe, egia absolutuak eta erabateko afirmazioak bota gabe…gure berezko diskurtso bat lortu behar dugu, bai terminoen eta bai ideien aldetik ere”. Nola IAren analisiaren arabera nazio askapen prozesuari egin ziezaiokeen ekarpen handiena ahalik eta indar anitz gehien euskal eskola nazionalaren alde jartzea zen.

Tristuraz diogu gaur egungo Ikasle Abertzaleak erakundearen izaera, praktika, diskurtsoa eta estrategia ez datozela bat bere jaiotzan eta hamarkadetan izan duenarekin. Eta zilegi da belaunaldi berriek beste norabide bat ematea guk ezagutu genuen antolakunde hari. Zilegi da noski beste izaera, estrategia, diskurtso eta praktika bat definitzea, baina zintzoki galdetzen dugu: Ez al da beharrezkoa IAk historikoki izan duen ezaugarritzeari jarraipena emango liokeen adierazpen antolatua gaur egun ere? Ez al da behar indar anitzak biltzea? Hori lortu ahal daiteke Ikasle Abertzaleak erakunde marxista iraultzaile sozialista (edo komunista, batzuen arabera) bezala karakterizatuz? Ezker Abertzalearen traiektoriatik erabat aldentzen den diskurtsoa, “mintzaira eta mezu sasi-marxista” (horixe leporatzen genion bere garaian Sindicato de Estudiantes erakundeari), erabiltzea ikaslegoaren gehiengoaren erreferente bilakatzeko bide eraginkorra al da? Ala, uko egin zaio oinarri abertzale eta aurrerakoien inguruan gehiengoak artikulatzeari? Hezkuntzak zutoin ezinbestekoa izaten jarraituko du Euskal Herriaren eraikuntzan, ezbairik gabe; inoiz baino gehiago, esango genuke. Batetik, hezkuntza Estatuen inboluzio autoritarioaren jopuntuan egongo delako; eta bestetik, herri gisa jauzi bat emateko premia inoiz baino larriagoa delako, eta herri ikuspegia duen hezkuntza mugimendu ahaldundu, anitz eta kohesionatua behar dugula deritzogulako.

Ziur gaude bidea egingo dela, belaunaldi berriak batuko direla hezkuntzaren eremutik Euskal Herriaren eraikuntzara. Gutako bakoitza, gaur gauden lekutik, bidelagun izango gara, gorputzez eta bihotzez.

Ikasle Abertzaleak antolakundeko kide ohiak: Andrea Aiape, Eñaut Aiartzaguena, Urko Aierbe, Ioritz Alberdi, Aitor Anda, Julen Antsotegi, Gaizka Aranguren, Martin Arrasate, Ikoitz Arrese, Peru Azpillaga, Gorka Elejabarrieta, Oihana Etxebarrieta, Idoia Fernandez, Joseba Garmendia, Kizkitza Gil de San Vicente, Galder Gonzalez, Izaskun Guarrotxena, Ane Izquierdo, Andoni Lariz, Oibar Legarra, Beñat Leunda, Aritz Lili, Oihana Llorente, Ane Lopez de Letona, Alex Marañon, Ainhoa Mendibil, Ane Morales, Haizea Moreno, Amaia Muguruza, Arkaitz Otazu, Pello Otxandiano, Asier Otxoa, Olatz Perez de Viñaspre, Ibai Redondo, Nerea Redondo, Ibai Ripodas, JC Tapia, “Papi”, Miren Zabaleta, Zaloa Zenarruzabeitia, Igor Zulaika, Itziar Zunzunegi, Ane Zurutuza eta beste hainbat kide.

Emakume sortzaileen arteko esperimentazioa ardatz EmART erakusketan

Emakume sortzaileen arteko esperimentazioa ardatz EmART erakusketan

Sara Berasaluce, Marina Suarez eta Beatriz Perales gasteiztarren lanak egongo dira abenduaren 1era arte ikusgai. Irantzu Lekue zuzendariak azaldutakoaren arabera, “emakume artista arabarrek sortutako artelanen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatzen ditu deialdiak”.

Maiatzean hasi ziren Sara Berasaluce, Beatriz Perales eta Marina Suarez artista gasteiztarrak elkarrekin lan egiten. “EmART proiektua berritzailea zen hasieratik disziplina ezberdinetako emakume artista arabarrak elkarrekin jarri nahi zituelako lanean”, azpimarratu du Irantzu Lekue ARTgia sorguneko zuzendariak.

EmART da kultur gune honek deitu duen lehenengo deialdia, eta “arte bisualen, soinudun arteen eta arte eszenikoen barruan kokatzen da, Gasteizen emakumeen sorkuntza gaztea sustatzeko“.  Araban susperraldian dauden emakume artistak kultura ekosistema baten erdigunean jartzea dauka xedetzat eta emakume artista arabarrek sortutako artelanen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatzen ditu deialdiak.

“Jende askok ez dauka bere eguneroko bizitzan artearekin inongo erlaziorik eta artea kalean egiteak leihoak zabaltzen ditu”

Azaldutakoaren arabera, “EmARTen helburua hainbat artista leku berean paraleloki eta elkarrekin lan egin dezatela da, elkarlaneko unibertsoa sortuz. Horren bidez, sinergiak eta elkarrizketak sortuko dira, eta, horrela, sareak eraiki ahal izango dira askotariko diziplinak jorratzen dituzten artisten artean”.

Horretaz gain, showroom formatuaren bidez lotuko dira artistak eta ikus-entzuleak. Showroom-a bakarrik ez, artistek kale ekimen ugari egingo dituzte Abetxukun, Judimendin edo Gasteizko erdialdean. Marina Suarezek azaldu bezala, interbentzio horiek publikoa eta artea elkartzeko, batzeko, aukera eskaini diete. “Zuzeneko eskuhartzeek sorpresak uzten dizkigute, beti”, esan du Beatriz Peralesek. “Jende askok ez dauka bere eguneroko bizitzan artearekin inongo erlaziorik eta artea kalean egiteak leihoak zabaltzen ditu, erreakzioak bultzatzen ditu. Oso aberasgarria da hori”.

Lanak, abenduko lehen egunera arte egongo dira ikusgai, ARTgian bertan.

 

Gasteiz también clama justicia para Iñigo Cabacas

Gasteiz también clama justicia para Iñigo Cabacas

Convocadas por Ernai, Iraultza 1921 e Indar Baskonia, una multitud se ha reunido en el centro de Gasteiz para exigir justicia para el aficionado del Athletic en la recta final del juicio contra los ertzainas que le dispararon en 2012.

El próximo mes de abril se cumplirán siete años desde que Iñigo Cabacas, aficionado del Athletic Club, falleciera a consecuencia de un pelotazo de goma de la Ertzaintza tras el partido entre el equipo rojiblanco y el Schalke 04 en el viejo San Mamés.

Estos días se está celebrando el juzgado de Bilbo el juicio en el que seis ertzainas están acusados de homicidio con imprudencia grave, aunque la Fiscalía considera que no existe delito en la actuación de la Policía autonómica vasca y solicita la libre absolución de los seis procesados.

El sábado una charla analizará el modelo policial y la represión en el bar Aketegi

Aunque el juicio se celebra desde el 15 de octubre hasta el 9 de noviembre -este viernes-, las muestras de solidaridad con la familia Cabacas exigiendo justicia vienen dándose desde semanas antes de la vista y también se podrán ver después del día 9. En Gasteiz, una multitud se ha reunido frente a la plaza de Correos convocada por Ernai, Iraultza 1921 e Indar Baskonia para exigir justicia y llamar a participar en el resto de actos que se llevarán el resto de días en la capital alavesa.

Y es que, además de la concentración,  el jueves día 8 una caravana de coches partirá hasta Bilbo a las 17:30 desde Mendizorrotza con el fin de acudir de forma masiva a la manifestación que se celebrará en la capital vizcaina. Y el día 10, sábado, un día después de la finalización del juicio, a las 11:30 una charla en el bar Aketegi de Aranbizkarra analizará el modelo policial y la represión. En esta última analizarán los motivos políticos tras la muerte de Cabacas, como ya adelantó Unai Rodriguez, miembro de Justizia Iñigorentzat, en el programa Araba Hizpide de esta casa.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies