• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Aske geratu da Ekaitz Samaniego, espetxe zigorra osorik bete ostean

Aske geratu da Ekaitz Samaniego, espetxe zigorra osorik bete ostean

 5 urtarrila, 2020  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Aske geratu da Ekaitz Samaniego, espetxe zigorra osorik bete ostean sarreran

Zortzi urteko espetxe zigorra osorik beteta, gaur goizean atera da Zuerako espetxetik Ekaitz Samaniego gaztea.

Ekaitz Samaniego Zuerako espetxetik atera den unea

Aske geratu da Ekaitz Samaniego gazte Gasteiztarra, Segi Gazte Antolakundeko kide izatea leporatuta, zortzi urteko espetxe zigorra osorik bete ostean. Gaur goizaldean atera da Zuerako espetxetik (Zaragoza), dozenaka lagunen berotasuna jaso du espetxe atarian.

https://twitter.com/erreharria/status/1213739275801563138?s=19

Zortzi urte eskubide sozial eta politikoen defentsan

Espainiako Auzitegi Gorenak Segiko kide izateagatik zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Samaniegori eta, egoera salatzeko, espetxera ez aurkeztea erabaki zuen, Gasteizko Los Angeles elizan itxialdi bat burutuz. Orduan azaldu zuen bazekiela espetxeratuko zutela baina salaketarekin aurrera jarraituko zuela.

2012ko urtarrilaren 14an, larunbatean, elizatik alde egin ostean, manifestazio jendetsu bat antolatu zen Arabako hiriburuan gaztearen eta eskubide zibil eta politikoen alde. Samaniegok berak gogoratu zuen haren eta beste askoren egeora: «Tamalez, asko daude nire egoeran, eta beste ugari espero gaizto horretan».

Azkenean, egun horretan bertan, Samaniego gaztea atxilotu zuten erdialdeko eraikin komertzial batean, aipatutako manifestazioaren amaieran. Manifestazio amaierako ekitaldia behin bukatuta, Samaniego beste lagun batzuekin batera agertu zen pankarta batekin, bildutakoen txaloak eta babesa jasoz.

Handik bost minutura agertu ziren ertzainak, zenbait furgonetatan, eta auto batean eraman zuten Samaniego. Ordutik, espetxeratuta eta dispertsatuta egon da Ekaitz Samaniego. Espetxealdiaren azken hilabeteak Zueran eman ditu, Zaragozan, 2019ko ekainean Murtziako kartzelatik lekualdatua izan ostean.

 

Elkartasunez beteriko zortzi urte

Ekaitz Samaniegoren kasuak elkartasun olatu erraldoia altxatu zuen Gasteizen eta Araban. Atxiloketaren atarian Gasteizko Alde Zaharrean mugimendu indartsu bat osatu zen gaztearen inguruan, mezua argia zen: “Ekaitz etxean!”. Hilabetez hamaika ekimen eta mobilizazio burutu ziren Samaniegoren eta euskal gazteriaren eskubide zibil eta politikoen defentsan.

Atxiloketaren biharamunak ere ez zuen elkartasuna itzali, are gehiago piztu zuen. Hip Hop-ak eta bertsoek bete dute, besteak beste, Ekaitz Samaniegoren ausentzia espetxe zigorra osorik bete  behar izan dituen zortzi urte luze hauetan. Gasteizko Gaztetxean, Samaniegoren urtebetetze egunaren bueltan, antolatu izan den “Ekaitz in da house” freestyle txaplektea maitasun nekaezin horren adibide da.

Lau edizio igaro dira dagoeneko “Ekaitz in da house” lehendabizikoz antolatu zenetik. Aurten, urtarrilaren 25ean, bere ediziorik bereziena biziko du freestyle txapelketa honek, azkena hain zuzen, Ekaitz Samaniego etxean dela dagoeneko.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
  • "Ekaitz in da House" freestyle txapelketaren azken edizioa ate joka
Edit
← Lan, bizi eta pentsio duinen alde, ofentsibara egingo dute salto Gasteizko gazteek urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean
Urte hasierako lan heriotza salatu dute sindikatuek patronalaren aurrean →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT